Aurrekontuei buruzko txosten grafikoa herritarren eskura

Tolosako Udala
2020/01/20 | Ogasuna
  • Gardentasunean urratsak egiten jarraitu eta bereziki aurrekontuak modu ulerterrazean herritarrei azaltzeko helburuarekin txostena sortu du udalak eta webgunean herritar guztien eskura jarri du

  • Besteak beste, grafiko eta irudi bidez, helburu nagusiak, gastuen banaketa alor bakoitzeko eta proiektu eta egitasmo nagusiak zein diren azaltzen ditu txostenak.

 

Abenduan ospatutako Osoko Bilkuran onartu ziren 2020 urterako aurrekontuak eta baita aurten aurrera eramango diren egitasmo eta inbertsio nagusiak ere.

Gauzak horrela, gardentasunaren bidetik, gastuak alor bakoitzeko nola dauden banatuak eta aurten gauzatuko diren proiektu eta egitasmo nagusiak zein diren herritarrei modu ulerterrazean aurkeztu eta azaltzeko asmoz, txosten bat sortu du udalak, webgunean herritar guztien eskura jarri dena.

Txostenean, grafikoak eta irudiak erabiliz, aurrekontu proiektuan jasotako daturik esanguratsuenak aurkeztu dira: helburuak, gastuen banaketa edota egitasmoa eta inbertsio nagusiak.

Aurrekontu txostena ondorengo irudian klikatuz ikus dezakezu.

 


 


 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA