Legealdi honetan Udaltzaingoen egoera erregularizatzeko urratsak egin ditu Udalak
2021/06/04 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
Hedabideetan zabaldutako epaiaren eta informazioaren aurrean, Tolosako udalak argi utzi nahi du epaiak duela 14 eta 9 urte esleitutako lanpostuei egiten diela erreferentzia eta legealdi honetan pausoak eman direla egoera legeztatzeko, Lanpostuen Egonkortze Planaren bidez.