‘Ikastetxeen karabana’ ekimen berria abiaraziko da ostiralean Tolosako ikasleen artean mugikortasun iraunkorra eta bide heziketa sustatzeko
2022/09/21 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
Tolosako udaltzaingoaren gidaritzapean, ikasturte osoan zehar goizeko 8:30ean Triangulo Plazatik Laskorain Ikastola, Herrikide eta Samaniegorantz doazen bi ‘karabana’ edo talde egingo dira ikastetxera bizikletaz zein patinetez modu arduratsu, ordenatu eta seguruan, udaltzaingoz lagunduta joateko.