Ero-Etxe elkartearen krosa dela-eta trafiko etenak igandean, urtarrilak 21

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/01/17 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Goizeko 11:30etik 13:00ak inguru arte, Rondilla (34 zenbakitik aurrera), San Frantzisko, Zumalakarregi eta Foru kalea moztuta egongo dira ibilgailuentzat. 

Datorren igandean,  urtarrilak 21,  Ero-Etxe elkartearen krosak hartuko ditu, beste urte batez, Tolosako kaleak.  1987tik, etengabe, urtarrileko hirugarren igandean ospatzen den lasterketa da hau eta urtero Tolosa ehunka atleta txikiz betetzen du. 

Goizeko 11:30ean emango zaio hasiera krosari, eguerdiko 13:30ak inguru bitarte. Horri lotuta, 11:30-13:00 artean, trafiko etenak egongo dira herrian. Zehazki ondorengo kaleak itxiko dira: Rondilla kalea 34 zenbakitik aurrera (garajeetara sartzeko izan ezik), San Frantzisko ibiltokia (Gernikako Arbolaren altueraraino), eta Zumalakarregi eta Foru kalea. Horiekin batera itxita egongo dira, baita ere, Naparzubia eta Zubi Berria. 

Taxi geltokia Soldadu kalera lekualdatuko da eta autobusei dagokionez, Rondilla 34ko geldiunea Santa Klaran egingo dute.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA