Abiadura-murriztaile berriak, herriko lau puntutan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/01/09 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Kondeaneko Aldapan, Gudari kalean, Jon Andoni Irazusta kalean eta Larramendiko sarrera-irteeran jarri edo berritu dira, errepideko segurtasuna indartzeko eta ibilgailuen abiadura apaltzeko helburuarekin.

 

Ibilgailuen abiadura moteldu eta oinezkoen segurtasuna indartzeko abiadura-murriztaileak jarri edo lehendik zeudenak berritu dira herriko lau lekutan. 

Kondeaneko Aldapa da kokaleku horietako bat, hain justu, aldapa gainaldea, Inmakulada Lanbide Ikastolaren parean. Ikusgarritasun gutxiagoko puntua da, errepidearen malda aldatzen baita leku horretan. Haur ugari ibiltzen da egunerokoan, gainera.

Jon Andoni Irazusta kalean (biala) ere jarri dira, Trinkete plaza eta Ibaiondo kalearen arteko bidegurutzearen inguruan. Frantziako Tourra pasatzeko kendu egin behar izan ziren aurretik zeudenak, eta leku berean berriak jarri dira orain. Eremu horretan errepidean pintaketa lanak ere egingo dira.

Larramendi auzoko gasolindegiaren inguruan ere jarri dira berriak, oinezkoen pasabidea babesteko. Gudari kalean, berriz, Samaniego kaleko bidegurutzea baino lehen jarri da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA