12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu Udalak inauterietarako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/01/15 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Pertsona horiek udaltzaingoaren laguntzaile gisa jardungo dute otsailaren 11n, 12an eta 13an.
  • Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 24an amaituko da, 13:00etan.

 

Inauterietako antolaketa lanekin jarraituz, Tolosako Udalak 12 trafiko laguntzaile kontratatuko ditu festetarako, zehazki igande, astelehen eta astearterako (otsailak 11, 12 eta 13). Egun horietan Tolosako kaleetan jende asko batuko denez, helburua da guztien segurtasuna bermatzea eta trafikoa antolatuta mantentzea. Hori horrela pertsona horiek udaltzaingoaren laguntzaile gisa jardungo dute. 

 

Oinarriak eta hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera orria UDATEn edo udal webgunean daude eskuragarri. Interesdunek urtarrilaren 24a arte dute eskaera aurkezteko epea (13:00ak arte).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA