Andrafesta, Andragorako jai eguna, hurrengo ostiralean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/05/10 | Berdintasuna
  • Emakumeak elkartu, saretu eta ondo pasatzeko festa antolatu du Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeak. 
  • 18:30etik hasita, bertsoak, musika emanaldiak, dantza eta bakarrizketa saioak izango dira, iluntzera bitarte.  

 

Ikasturteko azken txanpan sartuta, datorren ostiralean, maiatzaren 17an, Andrafesta ospatuko da Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxean. 

Emakume orori zabalik dagoen jaia da, baita espazioa bera ezagutzen edo erabiltzen ez dutenei ere, elkartzea, saretzea eta ondo pasatzea baita hitzorduaren helburu nagusia.

18:30ean abiatuko da festa, eta diziplina anitzeko emanaldiekin osatutako egitaraua antolatu dute, musika, bertsoak, bakarrizketa edo dantzak uztartuta.

Hasteko, Batumore batukada feminista taldeak festarako deia zabalduko du kanpoaldean, eta ondoren, Amaia Agirrek ongietorria emango du bertsotan. Segidan Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren saioa izango da. Olaia Toral abeslariaren emanaldia etorriko da gero eta Mirari Martiarenaren bakarrizketak jarraituko dio. Kantagora, Andragorako kantu taldeak ere abestuko du tartean. Arratsalde osoan zehar clownak ere izango dira.

Festak irauten duen bitartean photocall feminista ere izango da, eta luntxa ere izango da bertaratzen diren guztientzat. Amaitzeko, dantzaldia izango da iluntzera arte. 

«Asko gara Andragora erabiltzen dugun emakumeok, eta festa guztiok elkar ezagutzeko eta saretzeko da. Baina bereziki dei egin nahi diet Andragora ezagutzen ez duten emakumeei, etor daitezen eta bere egin dezaten etxe hau. Duela gutxi ama taldea sortu da, Jabetze Eskolako tailer ugari egiten dira… aukera asko eskaintzen ditu Andragorak, eta festa egun hau aukera horietako asko ezagutzeko egun egokia da», azaldu du Goiuri Ezeiza berdintasun zinegotziak.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA