Azaroaren 24an, emakumeenganako indarkeriaren kontrako flashmoba Trianguloan

Tolosako Udala
2018/11/15 | Berdintasuna

Gazteria eta Berdintasun sailek bultzatuta, eta Udaberri, Usabal, Kultur Etxeko eta Alur dantza taldeen eta herriko ikastetxeen laguntzarekin, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan, flashmoba antolatu da azaroak 24erako. VI. Edizioa izango da aurtengoa. Urtero moduan Triangulo plazan gauzatuko da eta indarkeriari ezetz esatea du helburu. Jada eskegita daude aurtengo kantua, GO!azen taldearen 'Denok ZU' eta koreografia, Miren Nazabal, Mirari Aldazabal eta Maria Murok egina, ikasten joateko.

Gogoratu, azaroaren 24an, 12:00etan, Triangulo Plazan, emakumeenganako indarkeriaren kontrako flashmoba:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA