Berdintasun saileko diru-laguntza deialdiaren inguruko bilera informatiboa deitu da astelehenerako, maiatzak 28

Tolosako Udala
2018/05/24 | Berdintasuna

Tolosako Udalaren Berdintasun sailak 'emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko jardueren dirulaguntzak 2018' izeneko diru-laguntza lerroa onartu du eta deialdi publikoa deituko da datozen egunetan.

Diru-laguntzak eskatzeko interesa izan dezaketen talde nahiz pertsonentzat antolatu da bilera, eskaerak eta diru-laguntzen zuriketak nola egin azaltzeko eta laguntza emateko. Datorren astelehenean izango da, maiatzak 28, arratsaldeko 18:00etan Tolosako Kultur Etxean. Oso garrantzitsua da bertan izatea bai urtez urte diru-laguntza eskatzen dutenak, eta baita lehenengo aldiz eskatzeko asmoa dutenak ere.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA