Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, ekintza ugari Tolosan

Tolosako Udala
2023/03/03 | Berdintasuna
  • Martxoaren 8an bertan hasita hilaren 22a arte eramango dira aurrera Tolosako Udaleko Berdintasun sailak, hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako programako ekintzak: manifestazioa, zinea, antzerkia, erakusketa…
  • Jarduera guztiek helburu bakar bat dute: emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baterantz aurrera egitea, berdintasun eta parekidetasun errealaren alde.

 

Martxoa hilabete morea edo emakumeen hilabetea bezala ezagutzen dugu. Martxoaren 8an, hain zuzen, Emakumeen: Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Tolosako Udalak, beste herriko hainbat elkarterekin elkarlanean, ekintza egitarau zabala antolatu du ospakizun horren harira, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baterantz aurrera egiteko konpromisoarekin, berdintasun eta parekidetasun errealaren alde.

Hori horrela, antolatutako egitarauak 6 ekitaldi desberdin jasotzen ditu, martxoaren 8tik hasita, hilaren 22a arte eramango direnak aurrera: manifestazioa, zinea, antzerkia, erakusketa…

“Denon bizitzak erdigunean”, manifestazioa martxoaren 8an

Egitarauari hasiera emateko, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, alegia, manifestazioa deitu du Tolosako Asanblea Feministak, emakumeen eskubideen alde eta berdintasunaren alde aldarrikatzeko. Manifestazioa arratsaldeko 19:00etan izango da Triangulo plazan.

Zinea, erakusketa, antzerkia eta bestelako ekitaldiak, emakumeen hilabetea ospatzeko

Martxoaren 9an, halaber, zine-klub saioa eskainiko da 20:30ean Leidorren. Bertan “Holy Spider” filma jarriko da. Pelikula honek Mashhad hiri santuan ospe txarrena duten auzoetan feminizidio batzuk ikertzen dituen emakume kazetari baten historia kontatzen du. Hilketak gizon bakar batek eginak dira. hiria bere bekatuez garbitzen duena eta emagalduak gauez erasotzen dituena. Tokiko agintariek, ordea, ez dute arazoa konpontzeko inolako presarik azaltzen.

Martxoaren 14an, Topicek Beatriz Egizabalen Magma Mia! Antzerkia jasoko du. Bakarrizketa feminista da hau eta gogoeta eta barreak eragitea du helburu. Egun bat beranduago, hilaren 15ean, Cecilia G. Gillarte idazlearen “Cualquiera que os dé muerte” liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo da, arratsaldeko 19:30ean batzar aretoan. Bertan izango dira Tolosako alkatea, Olatz Peon, liburuaren editoreak, Manuel Aznar eta Alfons Cervera eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko magistratua eta Lan Arloko Salako presidentea den Garbiñe Biurrun tolosarra. Liburu honek 1917 eta 1939. urteen artean Espainian izandako borroka sozial eta politikoak ditu hizpide.

Eta denboran aurrera eginez, martxoaren 22an, “Elbira” dokumentala eskainiko da Leidor aretoan arratsaldeko 19:30ean, euskaraz. Dokumental honek Elbira Zipitria hezitzaile eta euskaltzale aitzindariaren bizitza jasotzen du eta honen bizipenak ekartzen ditu gogora haren gertuko kideren eta adituen eskutik: jatorria, konpromiso politikoa, erbestea, itzulera eta jarduna.   Ikus-entzunekoak helburu du Elbiraren lana eta ekarpena aitortzea.

Bikaren itzulera argazki erakusketa

Aipatu ekintza guzti horiez haratago, martxoaren 15etik 22ra bitartean Ura Iturralderen argazki erakusketa ikusgai egongo da Aranburu Jauregian, “Bikaren itzulera” lelopean. Erakusketa honetako argazkiak Urak eta Bikak okupazioaren ondorioen berri emateko Ivankivera (Ukraina) egindako bidaiaren isla dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA