Datorren ostiralean, hilak 5, piztuko dira Gabonetako argiak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/11/28 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Plaza Berrian izango da ekitaldia, 19:00etan, Musika Eskolako ikasleek girotuta.

  • Argi berriak estreinatuko dira, tartean, Mari Domingirena.
     

Gabonetako argiak datorren ostiralean, abenduak 5, piztuko dira Tolosan. Azken urteetan egin bezala, ekitaldi txiki bat egingo da, 19:00etan Plaza Berrian. 

Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako akordeoi, biolin eta txistulariek girotuko dute. Hain zuzen, urtero legez, Musika Eskolako ikasleak izango dira argiak piztearen arduradun. Behin argiak piztuta, argiztatutako panpinekin argazkiak ateratzeko aukera izango da. Euria egingo balu, kioskoan bertan izango da. 

Aldaketak izango dira aurtengo argiterian. Iaz amaitu zen orain arteko kontratua, eta lizitazio berria egin da. Orain arteko enpresa berak lortu du esleipena, baina kontratu berriari begira zenbait aldaketa izango dira, argi berriekin argiztatuko baitute Tolosa. Aldaketa gehiago ere planteatu dira: esaterako, leku gehiagotara eraman dira argiak, eta udaletxean Mari Domingi irudikatzen duen irudia ere jarriko da, orain arte Olentzerorena bakarrik ageri izan baita. Edozein kasutan, erabiliko diren argiak kontsumo baxuko Led argiak dira.

Aurki emango da Eguberrietako egitarauaren berri.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA