Emakumeenganako indarkeriaren kontra, dantzan

Tolosako Udala
2018/11/26 | Berdintasuna

Gazteria eta Berdintasun sailek bultzatuta, eta Udaberri, Usabal, Kultur Etxeko eta Alur dantza taldeen eta herriko ikastetxeen laguntzarekin, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan, flashmoba gauzatu zen azaroaren 24an. VI. Edizioa izan da aurtengoa. Urtero moduan Triangulo plazan gauzatu da eta indarkeriari ezetz esatea zuen helburu. Aurtengo kantua GO!azen taldearen 'Denok ZU' izan da eta koreografia, Miren Nazabal, Mirari Aldazabal eta Maria Murok egin dute.

Argazki galeria

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA