Hainbat ekintza Tolosan, Nazioarteko Emakumeen Egunaren harira

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/02/22 | Berdintasuna
  • Martxoaren 4an hasi eta martxoaren 15ean bukatuko da Berdintasun Sailak eguna ospatzeko aurkeztuko duen egitaraua, Emakumeen aurkako Indarkeriarik gabeko gizarte baterantz aurrera egiteko konpromisoarekin, berdintasun eta parekidetasun errealaren alde.

 

Beste urte batez, Martxoa emakumeen hilabetea izango da eta horretarako, Nazioarteko Emakumeen Eguna ospatzeko, ekintza-egitaraua zabala antolatu du Tolosako Udaleko Berdintasun Sailak, Emamukeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baterantz aurrera egiteko konpromisoarekin, berdintasun eta parekidetasun errealaren alde.

Antolatutako egitaraua: mahai ingurua, erakusketa, eRRe ikuskizuna, filmak eta zinegoak

Martxoak 4, ostirala, 19:00etan, Kultur Etxeko Areto Nagusian: mahai-ingurua, Alianzas rebeldes. Un feminismo más allá de la identidad. Gazteleraz izango da eta streaming bidez, udal webgunean, jarraitu ahal izango da mahai-ingurua.

Partaideak:

  • Laura Macaya. Generoan eta feminismoan arreta eta aholkularitza ematen aditua.

  • Nuria Alabao: Kazetaria eta ikertzailea. Antropologian doktorea.Periodista e investigadora. Doctora en Antropología.

  • Miguel Missé: Soziologoa eta trans aktibista. Sociólogo y activista trans.

Moderatzailea: Laura Gómez. Politologoa eta Ikerlaria (feminista) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun teknikaria.

Mahai- inguru honek beste begirada batzuk, beste iritzi batzuk, feminismoa ulertzeko beste modu batzuk plazaratu nahi ditu, feminismoaren aniztasuna normalizatuz eta bere baitan hainbat ikuspegi, estrategia eta analisi daudela erakutsiz.


Martxoak 5, larunbata, 21:30ean eta igandean 19:00etan La hija oscura filmea, Leidorren. Elena Ferranteren liburuan oinarrituta.

Martxoak 8 Erakusketaren irekiera, 12:00etan Aranburu Jauregian, Emakumeak eta pandemia. Martxoaren 8an hasi eta apirilaren 23ra arte.

 53 emakumek parte hartuko dute, eta guztira 60 lan artistiko aurkeztuko dituzte. Horien artean Tolosaldeko 12 emakume daude: Miren Atxaga, Arantza Munita, Idoia Elosegi, Leire Markinez, Martina Dasnoy, Miren Gonzalez, Nisa Goiburu, Ura Iturralde, Dara Bonino, Arantxa Orbegozo, Nerea Linazasoro eta Elena Arrese

 Izenburuak jasotzen duen bezala, erakusketa honek, lan artistikoen bidez, pandemia sanitarioak, sozialak eta ekonomikoak emakumeentzat ekarri duena adierazi eta transmititu nahi du; izan ere, nagusi diren genero-rolen ondorioz, pandemiak emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak areagotu ditu.

Lanpostuen galerari dagokionez, emakumeok izan gara kaltetu nagusiak. Telelana orokortu egin da, erantzukidetasunaren printzipioa aintzat hartu gabe eta genero-ikuspegirik gabe. Emakume askok osasun arloko arlo feminizatuetan egiten dute lan, eta horregatik, gaixotasunarekiko esposizio handiagoa izan dute.

Konfinamenduak areagotu egin du etxeko indarkeria matxista; batetik, isolamenduagatik, eta bestetik, erasotzailearekin nahitaez bizi beharragatik. Horrek guztiak zaildu egin du babeserako baliabideak eskuratzeko bidea.

Bisita gidatuak eskainiko dira erakusketa ikusteko: Martxoak 17 (osteguna) eta Apirilak 12 (asteartea): 19:00etan. Izen-abizenak emateko: berdintasuna@tolosa.eus korreora edo 943-67 03 83 telefonora deituz.

Martxoaren 9an, asteazkena, 19:30etan TOPICen: eRRe. Aldari bat bertsoz emanaldia izango da. Antzerkia eta bertsoak uztartuz: Haizea Arana. Leire Vargas. Aner Euzkitze. Oihana Arana.

10 piezak osatzen dute emanaldia, hainbat dualismo mahai gaineratuz. Jendartea, oro har, dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da; eta mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputza, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko. Hortik abiatuta, aipatu dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRek, bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotuz.

Dramatizatutako bertso-paperek osatzen dute emanaldia, antzerkiaz gain, helduentzako ipuin- kontaketak eta poesiak ere badute lekua. Genero-ikuspegia ardatz hartuta, aztertuko dira LGTB+ kolektiboak arauaren baitan hartzen duen lekua, gazte izatearekin lotutako zapalkuntzak, eta horiek bertsolaritzan hartzen duten forma, beste dualismo batzuekin batera

Martxoaren 11n, ostirala, 19:30etan TOPICen. Gure Hots Dokumentala. Azken 40 urteko emakumeen ikuspegiari erradiografi bat egiten da. Euskal Herriko emakume desberdinen testigantza jasotzen adin, adin eta lur eremu desberdinetako errealitateen ikuspegia emanez. Parte harten dute: Itxaro Borda, Caroline Phillips, Alaia Martin, Maite Ariztegi, Ane Ablanedo, Estibaliz Besa, Alizia Aleman, Maddi Zubeldia, Mati Iturralde, Josebe Iturriotz, Isabel Elizalde, Irantzu Varela, Nekane Jurado, Arantza Urkaregi. Solasaldia partekatuko da.

Martxoak 15, asteartea, 19:30etan TOPICen, ZINEGOAK., Gaylesbitrans 19. Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen Jaialdia. Eskainiko diren laburmetraiak:

  • Les filles ne marchent pas seules la nuit.Kanada | 2020 | 17’ | Fik | J.B. frantsesez, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz.
  • Elsa. Espainia | 2021 | 12’ | Fik | J.B. katalanez, azpitituluak gaztelaniaz eta euskara

  • No deberías. Euskadi | 2021 | 15’ | Fik | J.B. gaztelaniaz

  • Berak Baleki. Euskadi | 2021 | 16’ | Fik | J.B. euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz

  • To the future, with love. AEB | 2021 | 7’ | Ani | J.B. ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz eta euskaraz

  • Ob scena. Argentina | 2021 | 17’ | Doc | V.O. castellano


 

Fitxategiak: 
PDF icon CARTEL_PROGRAMA_8M.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA