Herrian salatutako azken sexu-erasoak gaitzetsi ditu Tolosako Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/10/09 | Berdintasuna
  • Tolosako Udalak, udalbatza osatzen duten alderdien adostasunarekin, herrian gertatutako azken sexu-erasoak gaitzetsi ditu.
  • Tolosako Mugimendu Feministak biharko deitu duen elkarretaratzearekin bat egingo du udalak; 19:00etan izango da, Trianguloa plazan.


Sexu-askatasunaren aurkako delituengatik 18 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Tolosan. Gaur eguerdian kasuaren berri izan bezain pronto, sexu-erasoen aurkako protokoloa aktibatu eta Larrialdietako Mahaiaren bilera deitu da.

Udalak erasoak jasan dituzten emakumeei elkartasuna adierazi nahi die, eta beren eskura jarriko ditu baliabide guztiak, hala nahiko balute: doako laguntza psikologiko eta juridikoa eskainiko die Gizarte Zerbitzuen eta Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxearen bitartez. 

Era berean, gisa honetako jarrerak salatu ditu udalbatzak: «ez dute lekurik gure gizartean». Horrekin batera, Mugimendu Feministak biharko, urriak 10, deitu duen elkarretaratzearekin bat egingo du udalak. 19:00etan egingo da, Trianguloa plazan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA