Hitzaldiak, antzerkia edota ikuskizunak azaroaren 25aren harira

Tolosako Udala
2022/11/07 | Berdintasuna
  • Azaroaren 8tik abenduaren 15era bitartean ekintza egitarau zabala antolatu du Tolosako Udalak herriko hainbat elkarte eta eragileekin elkarlanean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako konpromisoa azaldu eta indarkeria matxistaren aurkako borroka aldarrikatzeko.
  • Olaz Peon, Tolosako alkatea: “Indarkeria matxista errotik desagerraraztea guztion lan eta ardura da. Oraindik bidea dago egiteke eta guztioi dagokigu gure alea jartzea. Udaletik, Indarkeriaren aurkako II. Protokoloa lantzen eta jarduera eta programa ezberdinak garatzen eta indartzen jarraituko dugu, emakumeak aske nahi ditugulako Tolosan zein nonahi.

 

Urtero legez, datorren azaroaren 25ean Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna ospatuko da. Indarkeria matxistaren aurkako borroka eguneroko borroka den arren, azaroa baliatu ohi da emakumeen eskubideak are ozenago aldarrikatzeko eta indarkeria mota honi aurre egiten jarraitzeko dagoen beharra are eta ageriagoan uzteko.

Horren harira, Tolosako Udalak egun horren harira elkarlanean antolatutako ekintza egitaraua aurkeztu du gaur goizean egindako prentsaurrekoan. Parte hartu dute Tolosako alkateak Olatz Peonek, Tolosako Asanblada Feministak, ONEKA Euskal Herriko Emakume Pentsionistak eta Jatorkin elkarteak.

Olatz Peon alkateak azpimarratu du, aurkeztutako egitaraua elkarlanean eta helburu eta aldarrikapen bakar batekin garatutako egitaraua dela, indarkeria matxista errotik desagerraraztea, alegia. “Aurten modu berezian azpimarratu eta aldarrikatu nahi dut emakumeok espazio publikoa berdintasun baldintzetan erabili eta gozatzeko eskubidea dugula. Indarkeria matxistak ez luke lekurik izan behar gurean, baina, hala ere, gaur egun oraindik desberdintasun handiak daude batzuek eta besteek bizitza publikoaren parte-hartzean egin dezaketen erabileran, neskek jasaten duten sexu indarkerian azpimarra jarrita. Beraz, oraindik bidea dago egiteke eta guztioi dagokigu gure alea jartzea. Udaletik, Indarkeriaren aurkako II. Protokoloa lantzen eta jarduera eta programa ezberdinak garatzen eta indartzen jarraituko dugu, emakumeak aske nahi ditugulako Tolosan zein nonahi.”.

Ekintza egitaraua

Esan bezala, Tolosako Udalak, Tolosako Asanblada Feministak, ONEKA Euskal Herriko Emakume Pentsionistak, Jatorkin elkarteak eta Tolosaldea Garatzenek elkarlanean landu dute azaroaren 25aren bueltan egingo den ekintza egitaraua.

Honen baitan, antzerkia, hitzaldiak edota ikuskizun desberdinak jaso dira azaroaren 8tik abenduaren 15era bitartean.

  • Azaroak 8, asteartea, 19:00 Topicen: Mothers dokumentalaren proiekzioa
  • Azaroak 11, ostirala, 18:00, Topicen: Las poderosas (Guatemala) antzerkia eta solasaldia
  • Azaroak 15, asteartea, 18:30, Kultur Etxean: “Adineko emakumeen osasuna” hitzaldia. Hizlaria Mati Iturralde mediku eta politikaria izango da.
  • Azaroak 16, asteazkena, 19:00, Topicen: “Prostituzioa” hitzaldia. Amelia Tiganus, aktibista, formatzaile eta idazle feminista eta Aurora Iturriotz militante feminista izango ditu hizlari.
  • Azaroak 21, astelehena, 19:00, Kultur Etxean: “Microfisica sexista del poder” hitzaldia Nerea Barjola idazle, ikerlari, aktibista feminista eta politologoaren eskutik.
  • Azaroak 25, ostirala, 19:00, Triangulo Plazan: Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako manifestazioa. Lumen dantza eskolak irekiko du ekitaldia eta ondoren, manifestazioa egingo da.
  • Azaroak 28, astelehena, 18:30, Kultur Etxean: “Emakume helduen kontrako indarkeria” hitzaldia Lurdes Rodrigez Landak (IPES) eskainia.
  • Abenduak 15, asteazkena, 19:00, Topicen: Amaraun emanaldia, Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagaren eskutik.