Ikasturte berria abiatu du Andragorak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/09/03 | Berdintasuna
  • Lau zerbitzu mota eta taldekako hiru elkargune egonkor eskaintzen ditu.

  • Osakidetzako bi emaginen eskutik, Menopausiaren inguruko tailer batekin abiatuko du ikasturte berriko eskaintza, hilaren 24an.

 

Andragorak, Tolosaldeko Emakumeen Etxeak, abiatu du ikasturte berria. Arretarako zerbitzu hainbat ez ezik, elkargunerako espazioak eta formazio saioak eskainiko ditu aurten ere. Hau da eskaintza, zerbitzuei eta elkarguneei dagokienean. Jabetze eskolaren eskaintzaren berri hilabete honetako bigarren hamabostaldian emango da.

 

Zerbitzuak

  • Aholkularitza juridikoa
     Asteazkenak, bi astetik behin. 16:00-20:00

  • Aholkularitza psikologikoa
     Banakako zerbitzua, txandaka. Asteazkenak: 16:00-21:00. Ostegunak: 10:00-15:00.

  • Ikasketak eta prestakuntza-ibilbideak homologatzeko aholkularitza
     
    Banakako aholkularitza. Hileko lehenengo asteartean. 16:00-20:00.

  • Aholkularitza laborala, etxeko langile zein enplegatzaileentzat
     
    Astelehenak, bi astetik behin. 16:15-18:30

Elkarguneak
 

  • Indarkeria matxista pairatzen edo pairatu duten emakumeentzako laguntza taldea
     
    Asteazkenak. 10:00-12:00
     Indarkeriatik ateratzeko edo iraganean jasandakoa gainditzeko laguntza-espazioa da. Entzunak eta babestuak sentitzea, konpartitzeko topagune bat izatea, tentsio fisiko eta emozionala bideratzea, eta emozioak eta harremanak hobeto kudeatzen ikastea dira helburuak.

  • Ama sarea, dinamizatutako saioak
     
    Hileko lehen astelehena. 18:00-20:00

  • Kafe tertulia
     Jatorri anitzeko emakumeentzako elkargunea. Asteazkenak 17:00-19:00.

 

Zerbitzuren bat behar edo elkarguneren batera gerturatu nahi izanez gero, Andragoratik pasa, 943 00 89 67 telefonora deitu edo idatzi, edo andragora@andragora.eus helbidera idatzi beharko da.

Andragora lan egunetan izango da zabalik, honako ordutegian: astelehenetik ostegunera 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 bitarte. Eta ostiraletan, 10:00-14:00 artean.

Menopausiaren inguruko tailerra

Ikasturteko lehen hitzorduetako bat irailaren 24an izango da. Menopausiaren inguruko tailer bat eskainiko da, ‘Hitz egin dezagun menopausiaz / Hablemos de menopausia’ izenburupean.

Udaleko Berdintasun Sailak Tolosako Osakidetzako emaginekin koordinatuta antolatutako hitzaldi-tailerra da, etapa horietan ezagutza eta autozaintza ulertu eta sustatzeko. Generoaren eta osasunaren ikuspegitik, menopausia eta klimaterioa emakumeen bizi-etapa gisa ulertuta egingo da. Beatriz Del Olmo eta Olatz Esnaola Osakidetzako emaginek emango dute.

Helburuak dira menopausia eta klimaterio egoerak ulertzea eta ikusaraztea; sintomak arintzeko neurriak ezagutzea; bizimodu osasungarriak sustatzea; etapa horietan emakumeen ahalduntzea sustatzea; eta osasun-ingurunea eta emaginen arreta Tolosako emakumeei hurbiltzea.

Saioa hilaren 24an izango da, Andragoran, 18:00etatik 20:00etara bitarte. Gazteleraz izango da eta 40 eta 60 urte arteko emakumeei zuzendutakoa izango da, batik bat. 

Saio honen aforoa jada bete da, baina sortu duen ikusmina ikusita, aurrerago beste tailer bat egiteko erabakia hartu du Berdintasun Sailak. Saio berri horren data ez da definitu oraindik, baina parte hartzeko interesa dutenek, irailaren 21a baino lehen izena eman beharko dute, 688 869023 telefonora idatzi edo deituta, edo berdintasuna@tolosa.eus helbidera idatzita.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA