LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Anarquía Relacional antzezlana Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/06/23 | Berdintasuna
  • Ekainaren 28an ospatzen den LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez Anarquia Relacional antzerki emanaldia antolatu du Tolosako Udalak.

 

 

Tolosako Udalak lanean jarraitzen du gizarteko kolektibo ezberdinen eskubide berdintasunaren alde. Ekainaren 28an ospatzen da lesbiana, gay, transexual, bisexual, intersexual eta queer-en eskubideen aldeko nazioarteko eguna eta Udalak antzezlan bat antolatu du egunarekin bat eginez.

Ekainaren 30ean izango da Anarquía Relacional antzezlana, 19:30etan Topic-en, Mila Espiga eta Belén Cruz aktoreen eskutik.

Horrez gain, Zerkausia ere LGTBIQ+ banderaren koloreez koloreztatuko du Udalak gaurtik, ekainak 23, uztailaren 3ra arte.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA