Sebastiane Latino eta Oscar sariak irabazi zituen 'Una mujer fantástica' filma proiektatuko da Tolosan datorren larunbatean

Tolosako Udala
2018/09/19 | Berdintasuna
  • Berdintasun departamentuaren eskutik, GEHITU eta Mugen gainetik elkarteekin batera, emakume transexuala protagonista duen filma ikusi ahalko da Leidor Zineman 19:30ean.

 

Larunbat honetan, irailak 22, arratsaldeko 19:30ean, Leidor Zineman 'Una mujer fantástica' filma ikus ahal izango da. Berdintasun departamentuak antolatuta, GEHITU eta Mugen Gainetik elkartearekin batera, filma ikusi eta ondoren solasaldi bat egingo da.

Filma emakume transexual baten bizitzaren atal beltz bat kontatzen du. Honetan, Daniela, protagonista, transexuala izateagatik pairatu behar duen transfobia ikusi ahal da, baina, batez ere, diskriminazio hauei nola egiten dien aurka.

Pelikularen osteko mahai inguruan Sarah Spatz (Sao Paulo - Brasil), emakume trans errefuxiatua, eta Ramón Gómez (Chile), zine zuzendaria, izango dira pelikularen eta persona transexualen errealitatearen inguruan hitz egiteko

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA