Tolosak ezetz!, baita iñauterietan ere

Tolosako Udala
2018/02/05 | Berdintasuna

Udalak iñauteriei begira hainbat sentsibilizazio kanpaina jarri ditu abian. Berdintasunaren alorrean, Tolosak, EZETZ! kanpaina, hainbat esparrutan eraginez. Ardatz du honako leloarekin sortutako spota:

"Ausardia beharrik
gabe_etxera bueltan,
errespetuz jokatuz
kale, tabernetan...
zer egina guztiok
dugu jai hauetan,
aske senti gaitezen
iñauterietan! (bis)"

(Esker bereziak Tolosako Musika Bandari, Harituz Bertsozale Taldeari eta Amaia Agirre Arrastoari!)

Bestalde, herritarrei, Tolosak Ezetz! dioten txapak banatu zaizkie. Eskuragarri daude udal eraikinetan eta beste hainbat gunetan. Herriko merkatari eta ostalariei puntu morea eta Tolosak Ezetz! Kartelak helaraziko zaizkie. Gainera, ohiko eran, karroza berdinzaleena ere sarituko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA