Tolosak herrian jazotako bortxaketa irmoki salatu eta elkarretaratzera deitu ditu herritarrak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/04/27 | Berdintasuna

Tolosako Udalak irmoki gaitzetsi du herrian gertatutako bortxaketa, apirilaren 26an emakume batek salatua.

Sexu-erasoa jasan duen emakumeari zuzeneko elkartasuna eta babesa adierazi dio Udalak eta indarkeria mota honi aurre egiteko dituen zerbitzuak eta tresnak bere eskura jarri ditu.

Gaineratu gaur, apirilak 27, ostirala, Udalak, herriko Mugimendu Feministarekin eta emakumeen elkarteekin bat eginda, 15 minutuko elkarretaratzea deitu duela arratsaldeko 19:00etan, Udaletxe aurrean (Plaza Zaharra), 'Indarkeria sexistarik gabeko herri baten alde' lelopean, eta herritarrei bertaratzeko gonbita luzatzen diela.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA