Tolosako osteopataren sexu-erasoen inguruko entzute-gunearen bigarren saioa egingo da larunbatean

Tolosako Udala
2024/03/20 | Berdintasuna
  • Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxean izango da saioa, 10:00etatik 12:00etara, hau ere, Clara Wolfram Perezek dinamizatua.
  • Saioa soilik osteopatari loturiko indarkeria-egoerak jasan dituzten emakumeei eta haien gertukoei dago zuzenduta eta lehen saioan parte hartu ez zutenek ere parte hartu ahal izango dute bigarren honetan. 

 

Tolosako Udalak eta Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxeak elkarlanean, elkar-entzuteko gunea antolatu zuten, osteopata batek herrian egindako sexu-erasoen aurrean, erreparazioa abiatzeko. 

Entzute-gunearen lehen saioa joan den martxoaren 16an egin zen eta saio horretan, bigarren bat antolatzeko beharra ikusi zen, bai parte-hartzaileen zein saioa gidatu zuen adituaren partetik. 

Bigarren saioa larunbat honetan, martxoak 23, egingo da. Soilik osteopatari loturiko indarkeria-egoerak jasan dituzten emakumeei eta haien gertukoei dago zuzenduta. Saio hau, indarkeria matxista, berdintasuna eta emakumeen ahalduntze lanetan aditua den Clara Wolframek dinamizatuko du. Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxean izango da, 10:00etatik 12:00etara.

Ez da izen ematerik egin beharko eta ez da beharrezkoa lehen saioan parte hartu izana bigarren honetan ere parte hartzeko. Nahikoa izango da egun horretan bertara azaltzearekin. 

Zalantzarik izanez gero, Andragora Tolosaldeko Emakumearen Etxearekin harremanetan jarri ahal izango da, hiru bide hauetako bat erabilita: 943 00 89 67 telefonora deituta, andragora@andragora.eus helbidera idatzita edo etxera bertaratuta. 

Amaitzeko, egoera hau jasan duten emakumeen eta gertukoen intimitatea eta pribatutasuna errespetatzeko, adeitasunez eskatzen da gaiarekin zuzenean lotura ez duten pertsonak saiora ez joatea. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA