Tolosako Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du atzo Barakaldon hilda topatu zuten 54 urteko emakumaren hilketa matxistaren aurrean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/12/23 | Berdintasuna

Aurten indarkeria matxistaren ondorioz hildako Euskal Herido zazpigarren emakumea da Barakaldokoa. Gauzak horrela, 2018tik Euskal Herrian izandako erailketa kopururik handiena izango da aurtengoa.

Udalak, senide zein ingurukoei elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko Tolosaldeko Mugimendu Feministak, gaur, abenduaren 23an, Trianguloa plazan 12:00etarako deitutako gaitzespen-mobilizazioarekin bat egingo dute Tolosako Udaleko ordezkariek.

Halaber, Tolosako Udalak, herriko mugimendu feministarekin eta eragile sozialekin elkarlanean jarraituko du indarkeria matxista desagerrarazteko borrokan, indarkeria matxistarik gabeko herri baterantz urratsak emanez. Horregatik, Udalak gogorarazi nahi du edozein motatako indarkeria matxista pairatzen duten emakumeek Udalaren babes osoa dutela, eta, besteak beste, Andragoran, Tolosaldeko Emakumeen Etxean, dituzten baliabide zein zerbitzuak eskainiko dizkiela.

Erasorik ez erantzunik gabe. Aski da!

Indarkeria matxistaren aurrean, planto!

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA