Tolosako Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du gaur goizaldean Bilbon gertatutako erailketa matxistaren aurrean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/05/30 | Berdintasuna

Gizon batek 13 urteko alaba hil du, indarkeria bikarioaren aurpegirik gordinena erakutsiz. Hilketa matxista hori kontuan hartuta, denera, 128 emakume eta 13 adingabeko hil dituzte gizonek 2003tik Euskal Herrian.

Udalak senide zein ingurukoei elkartasuna adierazi nahi die, bereziki amari. Hilketa salatzeko Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten die herritarrei. Udaleko ordezkeriak bat egingo dude Tolosaldeko Mugimendu Feministak, astelehenerako, ekainak 2, Trianguloa plazan 19:00etarako deitutako gaitzespen mobilizazioarekin.

Halaber, Tolosako Udalak, herriko mugimendu feministarekin eta eragile sozialekin elkarlanean jarraituko du indarkeria matxista desagerrarazteko borrokan, indarkeria matxistarik gabeko herri baterantz urratsak emanez. Horregatik, Udalak gogorarazi nahi du edozein motatako indarkeria matxista pairatzen duten emakumeek Udalaren babes osoa dutela, eta, besteak beste, Andragoran, Tolosaldeko Emakumeen Etxean, dituzten baliabide zein zerbitzuak eskainiko dizkiela.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA