Tolosako Udalak Donibane Lohizuneko erailketa matxista arbuiatu du aho batez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/05/06 | Berdintasuna
  • Tolosako Asanblada Feministak deitutako elkarretaratzearekin bat egingo du udalak

 

Tolosako Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du Euskal Herriko azken erailketa matxistaren aurrean. Joan den ostiralean, Donibane Lohizunen, bere bikotekideak eraildako emakumearen familiarekiko eta gertukoekiko elkartasuna adierazi nahi du Udalak. 

Era berean, udalak bat egingo du, Tolosako Asanblada Feministak astelehen arratsalderako deitutako gaitzespen-mobilizazioarekin. Trianguloan izango da, 19:00etan.

Halaber, Tolosako Udalak, herriko mugimendu feministarekin eta eragile sozialekin elkarlanean, indarkeria matxista desagerrarazteko borrokan jarraitzeko konpromisoa berresten du, indarkeria matxistarik gabeko herri baterantz urratsak emanez. Gisa honetako erasoen aurrean, samina eta zero tolerantzia adierazi du.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA