Tolosako Udalak gaitzespenik irmoena adierazi nahi du Euskal Herriko azken hilketa matxistaren aurrean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/05/09 | Berdintasuna

Apirilaren 25ean, 46 urteko gizon batek 36 urteko emakume gasteiztar bat —bikotekidea— labankadaz hil zuen Haron (Errioxa). 2025. urtean indarkeria matxistak Euskal Herrian utzitako hirugarren biktima da; hilketa matxista hori kontuan hartuta, denera, 128 emakume hil dituzte gizonek 2003tik Euskal Herrian.

Udalak, senide zein ingurukoei elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten die herritarrei. Tolosaldeko Mugimendu Feministak, gaur, maiatzaren 9an, Trianguloa plazan 19:00etarako deitutako gaitzespen-mobilizazioarekin bat egingo dute Tolosako Udaleko ordezkariek.

Halaber, Tolosako Udalak, herriko mugimendu feministarekin eta eragile sozialekin elkarlanean jarraituko du indarkeria matxista desagerrarazteko borrokan, indarkeria matxistarik gabeko herri baterantz urratsak emanez. Horregatik, Udalak gogorarazi nahi du edozein motatako indarkeria matxista pairatzen duten emakumeek Udalaren babes osoa dutela, eta, besteak beste, Andragoran, Tolosaldeko Emakumeen Etxean, dituzten baliabide zein zerbitzuak eskainiko dizkiela.
 

Erasorik ez erantzunik gabe. Aski da!

Indarkeria matxistaren aurrean, planto!

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA