Tolosako Udalak herrian gertatutako azken indarkeria matxista kasua gaitzetsi du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2024/10/24 | Berdintasuna
  • Kasua salatzeko elkarretaratzea egingo da, Tolosako Mugimendu Feministak deituta, bihar, ostirala, 18:30ean Trianguloa plazan.


Tolosako Udalak genero indarkeria eta sexu erasoak bizi dituzten emakumeei arreta emateko erakunde arteko protokoloa aktibatu du, herrian izan den azken kasuren harira.

Emakume batek salatu du gizonezko batek sexu erasoa egin diola Usabal kiroldegian, gimnasioan entrenatzen ari zela. Udalak jada emakumearen eskura jarri ditu bere baliabide guztiak, besteak beste, Gizarte Zerbitzuen edota Andragora Tolosaldeko Emakumeen Etxearen bitartez doako laguntza psikologiko edota juridikoa eskaintzeko. Berehalako neurri gisa, gainera, kiroldegirako sarbidea debekatu zaio erasoa egin duen gizonezkoari.

Kasu hau gaitzesteko elkarretaratzea deitu du Tolosako Mugimendu Feministak, biharko, hilak 25, ostirala. 18:30ean izango da, Trianguloa plazan. Udalak bat egin du deialdiarekin, udalbatzaren adostasunarekin.

Jarrera hauek modu irmoan gaitzestearekin batera, Tolosako Udalak neurri gehiago hartzen jarraitzeko konpromisoa azaldu du. Alde batetik, indarkeria matxistaren aurkako protokoloa eguneratzeko lanean murgilduta dago. Azken urteetan aldaketa asko egon dira indarkeria matxistaren trataeran, baita legediari dagokionean ere, eta horietara egokitzea da asmoa. Bestalde, kiroldegiko araudia eguneratzeko lanketa abiatuko du. Aurrera begira ere zein beste neurri har daitezkeen aztertuko du.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA