Tolosako Udalak irmo salatu du, emakume batek urtarrilaren hasieran jasandako sexu-erasoa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/02/19 | Berdintasuna

Ertzaintzak atzo jakinarazi zuen otsailaren 16an emakume batek urtarrilaren hasieran Tolosako establezimendu batean jasandako sexu-eraso bat salatu duela.

Zoritzarrez eraso hauek isolatuak izaten ez direnez, beste behin ere Tolosako udalak bere gaitzespena adierazi nahi du eta herritarrei eskatzen zaie honen aurean egingo diren mobilizazio eta deialdietan parte hartzeko, herri gisa kolektiboki erantzun dezagun.

Ozen aldarrikatzen dugu jarrera hauek lekurik ez dutela, ez herrian, ez beste inon.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA