Tolosako Udalak irmo salatu du, Euskal Herriko urteko lehen hilketa matxista

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2026/02/23 | Berdintasuna

Tolosako Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi zuen ostiralean, urtarrilean Tolosan gertatutako sexu-eraso larriaren ostean. Elkarretaratze hartatik ordu gutxitara jakin genuen Euskal Herriko urteko lehen hilketa matxista gertatu zela Sarrigurenen. 30 urteko gizon bat atxilotu dute emaztea arma zuri batekin hil eta bere ama larri zauritu izana egotzita. 

2003tik, 133 emakume eta 13 haur hil ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian. 

Udalak, senide zein ingurukoei elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko Tolosaldeko Mugimendu Feministak, gaur, otsailaren 23anTrianguloa plazan 19:00etarako deitutako gaitzespen-mobilizazioarekin bat egiteko deia egiten die herritarrei. 

Halaber, Tolosako Udalak, herriko mugimendu feministarekin bat, indarkeria matxistarik gabeko herri baterantz urratsak emanez jarraitu nahi du. Horregatik, gogorarazi nahi du edozein motatako indarkeria matxista pairatzen duten emakumeek babesa jaso dezaketela, eta besteak beste, Andragoran, Tolosaldeko Emakumeen Etxean, baliabide zein zerbitzuak dituztela eskuragarri. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA