Tolosaldeko Emakumeen Etxeari buruzko bilera bihar pleno aretoan

Tolosako Udala
2019/12/03 | Berdintasuna
  • Emakumeen Gune Zabaleko kideek bilera egingo dute bihar, abenduak 4, Tolosako udaletxean, 19:00etan.

 

Tolosaldeko Emakumeen Etxea zehazteko prozesuaren baitan, bihar egingo da hurrengo bilera. Emakumeen Gune Zabaleko kideak bilduko dira bihar. 19:00etan hasiko da Tolosako udaletxeko pleno aretoan. Azken saioetan egindako lana gogoraraziko da, eta ikasturte honetarako planteamendua aurkeztuko da ondoren. Adostutakoaren gainean, Tolosako Udalaren proposamenak ere aurkeztuko dira, horiek partekatu eta adosteko. Talde eragilea osatzeko proposamenak ere bihar jasoko dira.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA