XVI. mendeko genero eta sexu disidentzien errepresioari buruzko ‘Dardarak artxiboan’ erakusketa, Andragoran

Tolosako Udala
2024/05/20 | Berdintasuna
  • Donostian atxilotuak eta ondoren epaituak izan ziren Maritxu eta Katalinaren aurkako prozesu judiziala ezagutzera ematen du erakusketak. 
  • Erakusketa maiatzaren 22tik aurrera egongo da ikusgai, bi astez.

 

Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxeak ‘Dardarak Artxiboan: Maritxu eta Katalinaren kasua kalera’ erakusketa jasoko du maiatzaren 22tik aurrera, udaleko Berdintasun Sailak antolatuta. 

XV. eta XVI. mendeko genero eta sexu disidentzien errepresioan oinarritutako erakusketa da. Sexu harremanak izateagatik Donostian atxilotuak eta epaituak izan ziren Maritxu eta Katalinaren aurkako prozesu judiziala ezagutzera ematen du. 1503ko dokumentu judizial batean oinarrituz, 500 urtez isildutako genero eta sexu disidentzien inguruko ibilbide bat proposatzen du erakusketak.

Erakusketarekin batera, Txalaparta argitaletxearekin ‘Dardarak’ izeneko album ilustratua sortu dute (Aurrekoetxea, J., Mitxelena, K., Irureta, I., 2024), gai sozialak oinarri izanda. Istorioa fikziozkoa bada ere, zubiak eraikitzen ditu Erdi Aroaren eta Errenazimentuaren artean bizi izan ziren bi emakumeen eta istorioko bi protagonisten artean.

Asteazkenean, erakusketaren irekiera album ilustratuaren aurkezpenarekin batera egingo da, 18:30etik aurrera, eta bisita gidatua eskainiko da segidan, erakusketaren eta albumaren inguruko xehetasunak azaltzeko. Erakusketa bi astez egongo da ikusgai.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA