ZARATA proiektua eta Zinegoak jaialdiko film laburrak izango dira Tolosan, LGTBIQ+ kolektiboa ikustarazteko

Udaterako
hitzordua

Tolosako Udala
2026/06/09 | Berdintasuna
  • ZARATA poiektua Tolosara iritsiko da ekainaren 11n
  • Zinegoak jaialdiko film laburren saio berezia, ekainaren 17an

Aurten ere, Tolosako Udalak bat egingo du ekainaren 28ko LGTBIQ+ kolektiboaren, Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren aldeko Nazioarteko Egunarekin, herriak aniztasunarekin, eskubideekin eta bizikidetzarekin duen konpromiso berresteko. Ildo horretatik, urtero legez, askotariko ekintzak biltzen dituen egitaraua antolatu da herritarrentzat.

ZARATA proiektua Tolosara iritsiko da ekainaren 11n

Datorren ekainaren 11n, osteguna, ZARATA proiektua izango da Tolosan, Trianguloa plazan. Ekimen honek bi herritar multzo nagusiri zuzendutako ordutegia izango du:

  • Goizean: Tolosako ikastetxeek proiektua bisitatzeko aukera izango dute.

  • Arratsaldean: Ateak herritar guztiei irekiko zaizkie, 16:00etatik 20:00ak arte.

Ohar garrantzitsua: Ibilbideak 45 minutuko iraupena duenez, herritarrentzako azken sarrera 19:00etan izango da, bisita oso-osorik egin ahal izateko.

Zinegoak jaialdiko film laburren saio berezia

Bestalde, ekainaren 17an, arratsaldeko 19:00etan, Zinegoak jaialdiko Film Laburren Saio berezia antolatu da Tolosako Topic-en. Ekimen honen helburua da formatu txikiko zinemagintzaren bidez LGTBIQ+ kolektiboaren ikusgarritasuna sustatzea eta askotariko nazioarteko begiradak herritarrei gerturatzea.

Saioan zehar nazioarteko zein etxeko film labur hauek ikusi ahal izango dira:

  • The Wind in Ash (Txina)

  • Ferides / Born By Night (Katalunia)

  • Delay (Txina-AEB)

  • This feminine side (Portugal)

  • Seuls les poissons morts suivent le courant / Only The Dead Fish Go With The Flow (Frantzia)

  • Ultramarino (Euskal Herria)

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA