Zerkausia argiztatuta, mahai ingurua eta Zinegoak saioak sexu askapenaren nazioarteko egunerako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/06/23 | Berdintasuna
  • Gaurtik uztailaren 5era bitarte egunero argiztatuko da Zerkausia LGTBIQ kolektiboaren aldeko ortzadarraren koloreekin.

  • ‘Disidentziak Tolosaldean’ mahai ingurua ere egingo da, Zoom plataformaren bidez, eskualdeko hizlariekin ekainaren 30ean.

  • Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdian ikusi ahal izan ziren filmak online ikusteko aukera eskainiko du Tolosako Udalak ekainaren 26tik 28ra bitartean.

 

Sexu askapenaren nazioarteko eguna da ekainaren 28a, eta urtero bezala, Tolosako Udalak bat egingo du LGTBIQ kolektiboaren aldeko egunarekin. Horren adierazgarri, gaurtik uztailaren 5era bitartean Zerkausia argiztatu egingo da kolektiboaren aldeko ortzadarraren koloreekin. Horrez gain, ‘Disidentziak Tolosaldean mahai ingurua ere antolatu du udalak. Amaia Agirre lesbiana, ama eta bertsolariak, Aritz Maiza Gender non conforming pertsonak, Ibai Luke marika eta trabestiak, Josebe Iturrioz filosofx transfeministak (bera izango da moderatzailea), Lyam Justo multi transak eta Irati Apraiz disidente bisualak parte hartuko dute. Mahai ingurua ekainaren 30ean izango da, 19:00etan. Bertan parte hartu nahi duenak Zoom aplikazioan 872 6712 9398 id-a eta 823900 pasahitza sartu beharko ditu.

Zinegoak Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdian 2020an eskaini ziren filmak ere ikusi ahal izango dira. Filmak ikusi ahal izateko pasahitza eskuratu beharko da eta horretarako inprimaki bat bete behako da (inprimakira lotura). Kanala ekainaren 26tik 28ra bitartean egongo da erabilgarri.

1969ko ekainaren 28, Stonewall tabernako gertakariak izandako eguna, historikotzat hartzen du lesbiana, gay, transexual, intersexual eta queer-en askapen mugimenduak. Gau hartan, sexu- eta genero- desberdineko jendea isolamendutik irten eta sistemari aurre egiteko elkartu zen, beren burua erakutsi, beren eskaerak agerian jarri eta haiek diskriminatzen zituen sistema baten bidegabekeriaren aurka borrokatzeko. Ordutik, urtero errepikatu dira ekainaren 28an sexu askapenerako eskubideak.

Hala, Tolosako Udalak gaitzetsi egin nahi du LGTBIQ pertsonek jasaten duten diskriminazioa eta berriz berretsi nahi du sexu-orientazio eta genero identitatearen ondoriozko aurreiritzien aurka borrokatzeko duen konpromisoa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA