'Handia' aurre-estreinatu da Tolosako Leidor aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2017/10/18 | Kultura, Festak eta Gazteria

65. Zinemalditik Tolosako Leidor aretora. Urriaren 20an estreinatuko da Handia filma euskal zinemetan, baina Tolosara aurretik iritsi da, atzo, urriak 17, aurre-estreinatu baitzen. Bertan izan ziren Jon Garaño filmaren zuzendarietako bat, Xabier Berzosa produktorea eta Joseba Usabiaga eta Eneko Sagardoy aktoreak, lantaldeko beste hainbat kiderekin batera. Filmaren aurretik aurkezpena labur bat gauzatu zuten, eta amaieran, ikusleek beren galderak plazaratzeko aukera izan zuten.

 

Aurre-estreinaldiaz gain, beste 6 emanaldi ere izango ditu 'Handia'k Tolosan:

  • Urriak 20, ostirala, 20:30.
  • Urriak 21, larunbata, 19:30 eta 22:30.
  • Urriak 22, igandea, 19:30 (saio zenbakitua) eta 22:00.
  • Urriak 23, astelehena, 20:30 (ikuslearen eguna).

Sarrera orokorrak 5 euroko prezioa izango du, ikuslearen egunean izan ezik: astelehenean, 4 euro kostako baita. Zine zikloko bonudunek 4 euro ordaindu beharko dituzte film hau ikusteko.

'Handia' filmak Zinemaldiko Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen. Halaber, euskal zinemaren Irizar saria ere eskuratu zuen Donostiako Zinemaldiaren 65. ekitaldian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA