Amarotzeko KZgunea berriz ere zabalik Auzo Etxean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/03/11 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Astearte eta ostegunetan dago zabalik, 18:30etatik 20:00etara.

  • 60 ikastarotik gora eskaintzen ditu, segurtasunari eta enplegua bilatzeari buruzkoak eta sare sozialen eta tresna informatikoen ingurukoak.


 

Amarotz auzoko KZgunea berriz ere zabalik dago Auzo Etxean. Tolosako Udalak ipini ditu KZguneko altzariak, eta EJIEk, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak, jarri du ekipamendu informatikoa.

Amarotzeko Elkarteekin lankidetzan zabaldu da zentroa. Astearte eta ostegunetan dago zabalik 18:30etatik 20:00etara; ordutegi horretan boluntario bat egongo da beti. Gunea irekia da, hau da, Amarotzeko auzotarrez gain edonork har dezake parte eta helburua da herritarrekin elkarlanean guneari ahalik eta erabilera anitzena ematea, herritarren beharretara egokituz.

KZguneak formakuntza eskaintza zabala du: 60 ikastarotik gora eskaintzen ditu, gehienak segurtasunari eta enplegua bilatzeari buruzkoak eta baita sare sozialen eta tresna informatikoen ingurukoak ere.

Ikastaro batzuk aurrez-aurrekoak dira, eta beste batzuk, berriz, telematikoak. Hitzaldiak eta bideotutoretzak ere eskaintzen ditu KZguneak. Informazio gehiagorako, deitu 945 062 555 telefonora edo idatzi mezu bat tutor.tolosa.amaroz@kzgunea.net helbide elektronikora.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA