Ekintzaile berrientzat enpresa kudeaketa ikastaroa urriaren 1etik era Lehiberrin

Tolosako Udala
2018/09/25 | Ekonomiaren sustapena

Eskualdeko ekintzaile berriei zuzenduriko prestakuntza ikastaro berri bat martxan jarri du Tolosaldea Garatzenek, pertsona hauek negozio plan bat burutzeko gaitasun teknikoetan trebatu ahal izateko.Tolosaldea Garatzenen helburuetako bat eskualdean enpresa ekimen berriak sortzea da, betiere lanpostu berriak sortzeko aukera sustatzen den einean. Honela, ekintzailetasuna sustatu asmoz eta ekintzailetasun izpiritua bultzatu asmoz, enpresa ekimen berri bat sortu nahi duten ekintzaileei zuzenduriko enpresa kudeaketa ikastaroa antolatu du.

  • Hasiera Data: 2018/10/01
  • Amaiera Data: 2018/10/05
  • Ordu Kopurua: 20 ordu
  • Ordutegia: 9:00 — 13:00
  • Egunak: Astelehenetik - Ostiralera
  • Plaza Kopurua: 12
  • Lekua: Tolosa- Lehiberri Zentroa
  • Onuradunak: Enpresa egitasmo bat izan dezaketen eskualdeko ekintzaile langabetuak
  • Gaiak:

-Ekintzailearen profila.
-Bideragarritasun azterketa.
-Ekonomi -Finantza arloa.
-Egitura Juridikoak.
-Enpresaren Fiskalitatea.
-Betebehar administratiboak
-Eta abar, ...


Enpresa kudeaketa ikastaro honen inguruan argibide gehiago izateko, Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetasun Sailera zuzendu zaitez, horretarako 943.65.45.01 telefono zenbakira deituz, edota zubeldia@tolosaldea.eus email bidez.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA