Errementari kalea Giro Kale erakargarria, Gune Biziak proiektua medio

Tolosako Udala
2017/10/30 | Ekonomiaren sustapena
  • Itxita dauden lokaletako erakuslehioak egokitu dira, biniloak jarri hutsik dauden beste hainbat lokaletan eta Haur Eskolako paretean mural bat pintatu da.

  • Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea: “Gune Biziak proiektuarekin kalearen jarduera komertziala berreskuratu eta jendea zein sektoreko profesionalak bertara erakarri nahi dira”.

 

Gaur inauguratu da, urriak 27, Errementari Kaleko proiektu berria. Giro Kale bilakatu da Gune Biziak proiektupean garatutako ekimen ezberdinen ondotik. Hitzordurako espreski apainduta eta asteburu osoari begirako ekintzak tarteko, izaera berriaren protagonista guztiak batu ziren kalean.

Tolosako Udalaren, Tolosa&Coren, kaleko merkatarien eta bertako bizilagunen lankidetzaren fruitu da Errementari kaleko 'Gune Biziak' proiektua. Guztien artean, proiektua bera definitu da eta aktuazio ezberdinak finkatu. Horrela, itxita dauden lokaletako erakuslehioak egokitu dira, biniloak jarri hutsik dauden beste hainbat lokaletan eta Haur Eskolako paretean mural bat pintatu dute.

Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkateak adierazitako eran, proiektu honekin “kalearen jarduera komertziala berreskuratu eta jendea zein sektoreko profesionalak bertara erakarri” nahi dira.

Alde batetik, lau erakuslehio egokitu dituzte merkatariek: Arteka, Pasaban, Comercial Marcel eta Lizardi inmobiliariak beren produktuak jarri dituzte kaleko eskaparate eraberrituetan. Horrela, kaleak izan lezakeen potentzial komertziala ikusaraztea lortu eta kalean jarraikortasuna bermatu da. Egitasmo hau gauzatzeko, Tolosako Udalak lokalen jabeei 200,00 euroko diru-laguntza eman die, eta 850,00 eurokoa erakusleihoa prestatu duten merkatariei. Lokal hauek, interesa duten ororentzat, alokairurako edo erosteko eskaintzen dira.

Bestalde, denda askoren atzekaldeak edota proiektura erakusleihoak utziz atxiki ez diren lokal hutsak ere badaude kale honetan. Apaingarri gisa, bost binilo jarri dira, hutsune hauek ere berpiztu eta kalearen izaera atsegina mantentzeko. Irudiak aukeratzeko orduan, kalearen nortasuna elkarlanean definitu da merkatariekin, eta txarangen, erraldoi eta buruhandien topaleku dela eta Tolosa Kantariren azkeneko abestia ere bertan kantatzen dutela kontuan hartu da. Horregatik, musikaz eta giro alaia jartzen duten eragileen irudiez bete da kalea, Giro Kale izaera bultzatuz. Bost biniloen protagonistak Tolosako Udal Banda, txarangak, erraldoi eta buruhandien konpartsa, Mulambo elkartea eta Tolosa Kantari dira.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza: Horma Irudiak ekimeran baitan, kalearen izaera hau kontuan hartu duen mural bat margotu da haur eskolaren inguruan, Ikertze elkarteak, Tolosako Udalaren eskakizunez, garatutako proiektua oinarri izanik. Bizilagunek eta merkatariek hartu zuten parte urriaren 19tik 22ra egindako lanketan, Arantxa Orbegozo artistaren gidaritzapean.

Testuinguru honetan, kalearen itxura orokorra ere zaindu da. Horrez gain, hutsik jarraitzen duten lokalak garbi eta txukun mantendu daitezen, apaintasunaren odenantza aplikatzeari ekin zaio. Helburua bakarra: kalea, bere osotasunean, garbi eta erakargarri egotea.

Funtsean, gune komertzialak berreskuratu eta zabaltzea, Tolosa erakargarri izaten jarrai dezan bermatzeko.
 

Ekintza ugari asteburu honetan Errementarin

Inaugurazio ekitalditik haratago, larunbat honetan, urriak 28, erraldoi eta buruhandiek beren ibilbidea bertatik burutuko dute. Eta kaleko bizilagun den Mulambo elkarteak ere, ikuskizun berezia eskainiko du eguna borobiltzeko.

The Best United Kingdom Bookmaker lbetting.co.uk Ladbrokes website review

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA