Eskualdean ekintzailetza sustatzeko 21.775 euroko laguntzak emango dituzte Tolosaldea Garatzenek eta Lanbidek

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/02/05 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Enpresa ideia berriak garatzeko edo enpresa ekimen berriak martxan jarri nahi dituzten eta bideragarritasun azterketa eginda dutenei bideratutako laguntzak izango dira. Otsailaren 14ra arteko epea dago eskaerak egiteko.


 

Tolosaldeko ekintzailetza bultzatu eta bertako ekintzaileek proiektuak sustatzeko laguntzak emango dituzte Tolosaldea Garatzenek eta Lanbidek. Guztira, 21.775 euro jarriko dituzte ekintzaileen esku. Seigarren urtea da bi erakundeek eskualdeko ekintzailetza sustatzeko laguntza ematen dutela.

Zehaztutako diru kopurua laguntza lerro ezberdinetan banatuko da:

  • Enpresa ideia berriak garatzeko hamar proiektu lagunduko dituzte. Hamar laguntza horietatik sei 30 urtez beherakoentzat izango dira. Gainerako lauak 30 urtetik gorako ekintzaileentzat.

  • Enpresa ekimen berriak martxan jarri nahi dituzten eta bideragarritasun azterketa egina duten beste sei proiektu ere lagunduko dituzte diruz.

Beka edo diru laguntza guztiak eskualdeko ekintzaileei zuzenduta daude, eta honako baldintzak bete beharko dira laguntzak jasotzeko: Langabeak izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea; Tolosaldea Garatzenen aholkularitza jasotzea; helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea; ekonomia jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian iaztik alta eman ez izana eta esklusiboki bideragarritasun azterketa egitera dedikatzea bi hilabeteko epealdian.


 

Diru laguntzaren zenbatekoa

Enpresa ideia berrietara bideratuko diren laguntzak honakoak izango dira:

 

< 30 emakumea

< 30 gizona

>30 emakumea

>30 gizona

Laguntza kopurua

3

3

2

2

Diru laguntza

1.300€

1.150€

1.150€

1.000€

 

Aipatu bezala, beste sei diru laguntzak enpresa jarduera bat martxan jartzea buruan duten ekintzaileentzat dira. Kasu honetan, negozio ideia buruan izatetik haragoko pauso bat eman dutenei daude zuzendua, izan ere, ezinbestekoa izango da bideragarritasun plana egina izatea. Era berean, behin bekaren epea amaituta, gehienez ere hiru hilabeteko epean, autonomoetan alta ematea eskatuko zaie bekaren onuradunei.

Enpresa jarduera berrien kasuan honakoak izango dira laguntzak:

 

< 30 emakumea

< 30 gizona

>30 emakumea

>30 gizona

Laguntza kopurua

1

1

2

2

Diru laguntza

1.950€

1.725€

1.725€

1.500€

 

Eskaerak egiteko epea 2020ko otsailaren 14an amaituko da. Horretarako, interesa dutenek Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza sailarekin jarri behar dira harremanetan, Lehiberri zentrora bertaratuta, 943 654501 telefono zenbakira deituta edota zubeldia@tolosaldea.eus helbidera idatzita.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA