Eskualdeko industria enpresen talde-lansaioa, gertuko harremana mantentzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/10 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua

Pasa den ekainaren 29an, Lehiberri Forora atxikita dauden enpresetako kideen networking saioa egin zen, Bidania-Goiatzeko Urdapilleta baserrian. Enpresetako kideez gain, Tolosaldea Garatzeneko Lehendakari eta Tolosako alkate den Olatz Peon Ormazabal, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua, Ainhoa Aizpuru, Tolosaldea Lanbide Heziketa zentroko ordezkariak, eta garapen agentziako enpresa saileko teknikariak batu ziren.

Tolosaldea Garatzenek, doako zerbitzuak eskaintzen ditu eskualdeko industri sarearentzat, baino haratago, gertuagoko harremana mantentzen du Lehiberri Forora atxikita dauden enpresekin. Gaur egun 60 enpresa dira atxikita dauden enpresak.

Tolosaldea Garatzenen enpresa sailaren helburu nagusiena, enpresen lehiakortasunean enpresei laguntza bideratzea da, nazioartekotze, dibertsifikazio, kudeaketa eta IKTn prestakuntzan eta enpresen arteko lankidetza alorrean. Azken alor hau da, Lehiberri Forotik gehien lantzen den ildoa, izan ere honetarako beharrezko da gertutasun eta konfiantza inguruneak sortu eta jorratzea.

Izan ere eskualdeko enpleguaren %30,4a eta balio erantsi gordinaren %41,2a industri sektoreak sortzen ditu. Guztira eskualdean 482 ekoizpen industrialeko establezimendu daude, hortik sektore honen garrantzia eskualdeko ekonomian.

Lehiberri Foroaren funtzionamendu eta atxikipenetarako informazio gehiagorako kontaktuak lehiberri@tolosaldea.eus eta 943 65 45 01 telefono zenbakia dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA