Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Oriaburuko coworking espazioa enpresa ideia-emaria garatzeko gune
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2018/05/22 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
Emari. Horrela izendatu du Tolosako Udalak ekintzaileen erreferentziazko berrikuntza eta sormen zentroa izatea asmodun Oriaburuko coworking gunea.
Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea: “helburua ez da soilik lanerako gune bat edo hemen dituzten zerbitzuak partekatzea, baizik eta lankidetzarako aukera berriak ematea inguru dinamiko, ireki eta malgu batean; autoenpleguko proiektuak garatzeko lankidetzako gune bat izan nahi du, gizarte-ekintzailetzara eta sarean lan egitera bideratua”.
7 egunez eta 24 orduz erabilgarri egongo da. Guztira 10 ekintzaile/enpresentzako lekua dago, hainbat zerbitzurekin. Hilabeteko 50 euroko kostu bakarra izango du pertsonako eta ghienez 3 urtez egon daitezke bertan.
Proiektuak aurkezteko deialdia zabalik da ekainaren 26a bitarte: www.emari.eus -en egin daitezke edota eskaera-orriak eskuragarri daude ere www.tolosa.eus eta Udalaren arreta zerbitzuan.
Zabalik da Tolosako Oriaburu eraikinean Udalak ireki duen coworking espazioan izena emateko epea: ekainaren 26a bitarte aurkez ditzakete interesatuek beren proposamenak www.emari.eus web orriaren bitartez edota fisikoki Udalean bertan. Espazioa aurkezteko baliatu dute deialdiraren xehetasunak eskaintzeko prentsa agerraldia. Bertan izan dira Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea, eta eskualdeko bi ekintzaile: Iñaki Gereñu eta Iker Alkorta. Biek Tolosaldea Garatzeneko hazitegietan hartu dute parte, eta ekintzailetza oinarri izan duten esperientzia izan dute hizpide.
Emari. Horrela izendatu du Udalak ekintzaileen erreferentziazko berrikuntza eta sormen zentroa izatea asmodun Oriaburuko coworking gunea. Emakumeek antzina arropak garbitzeko erabiltzen zuten moduan oinarritu da guneari nortasuna emateko unean. Garbitegiak edo harraskak erabiltzen zituzten, eta bertan elkartzen ziren emakume guztiak, beraien eguneroko zaintza eta garbiketa lanetatik irtenda. Sozializaziorako gunea zen beraientzat. Alkateak adierazi eran, Ur emari horretatik abiatuta, ideia sorta hori “elkarlanean landu eta irtenbidea ematea du oinarri. Finean, helburua ez da soilik lanerako gune bat edo hemen dituzten zerbitzuak partekatzea, baizik eta lankidetzarako aukera berriak ematea inguru dinamiko, ireki eta malgu batean. Hala, sormena, komunikazioa eta esperientzia- eta ezagutza-trukea sustatzea, elkarrekin ideia eta proiektu berriak sortze aldera, 'Emari'-ko kideek elkarlanean. Beraz, autoenpleguko proiektuak garatzeko lankidetzako gune bat izan nahi du, gizarte-ekintzailetzara eta sarean lan egitera bideratua. Eta aldi berean, enplegu sortzaile izatea, krisi ekonomikoari eta langabezi arazoari aurre eginez”.
7 egunez eta 24 orduz erabilgarri egongo da Emari. Enpresa batekin hasi nahi duen ororen, eratutako enpresa batekin jarraitu nahi, edota unibertsitateko edo Lanbide Heziketako ikasle bazara, zure gunea da hau. Guztira 10 ekintzaile/enpresentzako lekua dago, bere bilera gela, sukaldea eta komunarekin. Lanerako postu atsegina, hainbat zerbitzurekin: formakuntza eta aholkularitza, interneta, inprimagailua, publizitatea eta beste hainbat. Baita eraikineko beste hainbat gune amankomun ere.
Baldintzei dagokienean, hilabeteko 50 euroko kostu bakarra izango du pertsonako. Eta gutxienezko 6 hilabeteko epean eta gehienezko 3 urtean egon daitezkeela hemen, proiektuak abiadura har dezan. Sarbidea librea izango da, identifikazio-txartel bidez.
Proiektuak aurkezteko deialdia zabalik ekainaren 26a bitarte
Eskaerak www.emari.eus -en egin daitezke edota orriak eskuragarri daude ere www.tolosa.eus eta Udalaren arreta zerbitzuan.
Behin proiektu guztiak aurkeztuta, 'Emari' espazioaren kudeaketa batzordeak, uztailean zehar, proiektuak aztertu eta espazioa bere osotasunean era produktiboenean baliatu dezaketenen proposamena gauzatuko du, aukeratuekin, ondorenean, uztaila amaieran, Udaleko Gobernu Batzordean onartuko dena.
Hortik aurrera, proiektu horien sustatzaileekin hitzarmena sinatuko du Udalak eta aurreikusten da, jada irailean, espazioa martxan egotea %100ean.
Gunearen eta proposamenak aurkezteko baldintza guztiak www.emari.eus -en daude interesatuen eskuragarri.
Oriaburu, garapen ekonomikora bideratutako eraikina
2016an kokatu zen Tolosa&Co Merkatari Elkartea lehen solairuan eta hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak bertan alor honi lotuak: Tolosako I. Enpresa Eguna esaterako. Alkateak azpimarratu du ekonomiaren martxa onak bermatzen duela “kalitatezko eta unibertsalak” diren zerbitzuak eskaintzea. Langabezia tasa %10etik behera kokatu da 2018ko apirilean, eta beheranzko joera mantentzen du. “Jakin badakigu, jarduera ekonomikoa Tolosan, neurri handi batean, pyme eta enpresa txikiek eusten dutela. Bide horretan, Tolosaren lehiakortasuna bermatzea funtsezkoa da eta horretarako, hainbat proiekturi egin zaie bidea: enplegu eta ekonomia plana, Usabal industriagunea modernitzatzeko azterketa Sprilurrekin elkarlanean, Hiri Ekonomiaren Plan Estrategikoa, ekainean zabalduko den alojamendu eta ostalaritza proiektua Euskal Herria Plazan, Lanbide Heziketaren sustapena, azoka tarteko, eta beste hainbat. Orain, Oriaburuko lehen solairua hartuko du Coworking guneak”.