Ostalaritza eta turismoa sektoreak suspertzera bideratutako dirulaguntzak eskatzeko epea irekita dago

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/06/15 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Bi sektore horien jarduera ekonomikoa biziberritzea, enplegua sustatzea eta lehiakortasuna mantentzea da dirulaguntzen helburua, tokiko jarduera sustatuz eta indarberrituz, bi sektore horiek covid-19ak sortutako krisiaren inpaktuaren eraginei aurre egin diezaieten.

  • Ostalaritzarekin eta turismoarekin lotutako eta Tolosan kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrek eskatu ahal izango dituzte laguntzak, hau da, taberna, jatetxe, sagardotegi, ostatu turistiko edo bidaia agentzietako titularrek. Eskariak aurkezteko azken eguna uztailaren 27a izango da.

 

Tolosako hiri ekonomia babesteko eta indartzeko neurriak hartzen ari da Udala, covid-19ak gehien kaltetu dituen sektoreak biziberritzeko helburuarekin. Sektore horietako bi dira ostalaritza eta turismoa, eta horiei bideratutako dirulaguntza zuzenak emango ditu. Laguntza horiek eskatzeko epea irekita dago, uztailaren 27ra arte.

Ostalaritza eta turismoa sektoreen jarduera ekonomikoa biziberritzea, enplegua sustatzea eta lehiakortasuna mantentzea da dirulaguntza honen helburua, tokiko jarduera sustatuz eta indarberrituz, bi sektore horiek covid-19ak sortutako krisiaren inpaktuaren eraginei aurre egin diezaieten.

Bi sektore horiei lotutako eta Tolosan kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrek eskatu ahalko dituzten laguntzak: tabernak, jatetxeak, sagardotegiak, ostatu turistikoek (hotelak, nekazaritza-turismoko establezimenduek, apartamentu turistikoek…) eta bidaia agentziek.

Udalak 200.000 euro bideratuko ditu laguntza hauetara. Deialdian zehaztutako baldintzak betetzen badituzte, ostalaritza establezimendu guztiei 1.000 euroko dirulaguntza zuzena emango zaie, itxieragatik, eta 2.000 euroko laguntza gehigarria izango dute lau mahai baino gutxiago dituzten establezimenduek. Turismo sektoreko jarduerei 3.000 euroko laguntza emango zaie.

Laguntzen eskaerak UDATEn aurkeztu ahalko dira aurrez aurre, edo bestela, telematikoki. Laguntzari buruzko informazio gehiago Udalaren webgunean eskuratu daiteke: https://udala.tolosa.eus/eu/udal-administrazioa/dirulaguntzak/dirulaguntzak. Bestela, Udaleko merkataritza sailera deituta (943697521) edo mezu bat bidalita: merkataritza@tolosa.eus.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA