Ostalaritza sustatzeko bonuen kanpaina udazkenetik aurrera abiatuko da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/07/27 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Udazkenean ere Tolosa babestu eta sustatzen jarraitzeko asmoz, hainbat ekimen jarriko ditu martxan Tolosako Udalak; besteak beste, ostalaritza bonuak.

 

Azken asteotan udalak #BabestuTolosa kanpaina jarri du martxan herriko jarduera modu seguruan mantendu eta sustatzeko helburuarekin.

Ostalaritza bonuak uztailean kaleratzea aurreikusita bazegoen ere, Tolosako Udalak ostalaritza sektorearekin lankidetzan, horiek udazkenean abiaraztea erabaki du, urtaro honetan ere Tolosa babestu eta sustatzen jarraitzeko helburuarekin.

Udazkena urtaro oparoa izaten da Tolosan eta oparotasun horri euste aldera tokiko ekonomia sustatzeko ekintza eta kanpaina berriak gauzatuko ditu udalak urte amaiera bitartean, herriko eragile eta sektore ezberdinekin elkarlanean.

Elkar babestu dezagun

Herria bizirik mantentzeko, Tolosan erosi eta kontsumitu behar dugu; gure kultura babestu, egoerak eskatzen dituen osasun eta segurtasun neurriak errespetatuta.

Guztion esku dago tokikoa babestea, neurriak errespetatzea eta arriskuak saihestea aurrera egiten jarraitu dezagun: merkatariek, ostalariek... ateak zabalik mantendu ditzaten, kultur jarduerak mantendu ditzagun eta gure kulturaz gozatzeko aukera izan dezagun.

Orain arduraz jokatzen ez badugu ondorioak larriagoak izan daitezke; horregatik, jarraitu dezagun arduraz jokatzen. Elkar zaintzeko, elkar babesteko garaia da.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA