Tolosak IKTen 9. astea hartuko du azaroaren 20tik 24ra

Tolosako Udala
2017/11/15 | Ekonomiaren sustapena

Tolosaldeko Lehiakortasuna eta Berrikuntzarako Foroak, eskualdeko Udalekin eta Enpresa Digitalarekin elkarlanean, eta teknologia berriek eskaintzen dizkiguten baliabide anitzetariko batzuk zureganatzeko helburuarekin, “Tolosaldeko IX. Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) Astea” antolatu du.

10 ikastaro antolatu dira eta doakoak dira guztiak. Enpresa industrialez gain, eskualdeko merkatari eta publiko orokorrari ere zabalduta dago ekimena. Hori horrela, Lehiberrin eta Tolosako Oriaburu eraikinean eskainiko dira tailer hauek. Goizez direnak, enpresei zuzenduak daude gehiago; eguerdikoak merkataritza sektoreari begirakoak dira; eta arratsaldekoak, berriz, herritar orori zabalduak daude.

Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkate eta Tolosaldea Garatzeneko lehendakariak IKT astearekiko herritarren interesa nabarmendu du: “urtez urte parte-hartzea goruntz doa; iaz 204 pertsonek hartu zuten parte”. Helburu nagusitzat eskualdeko enpresen zein banakoen “lehiakortasuna hobetu eta bultzatzea” dutela adierazi du: “Informazio eta Komunikazioen Teknologiek gizartean eta kasu honetan, ekonomian, eragin zuzena izan dute. Negozio eredu berriak sortu dira eta 'tradizionalak' direnak, berriz, egokitu. Eguneratzea eta bakoitzaren negozio ereduari aplikatzeko tresnak eskuratzea dugu jomuga”.

Azpimarratu du ere IKT astean Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuarekin burutzen den elkarlana: “saio ezberdinetan hartuko dute parte. Enpleguaren eta ondorioz garapen ekonomikoaren aktore garrantzitsu dira”.

Informazio gehiagorako edota ikastaroetan izena emateko Tolosaldea Garatzeneko Enpresa Sailera deitu daiteke (943 65 45 01) edota enpresa@tolosaldea.eus helbidera idatzi.

 

Fitxategiak: 
PDF icon IKT astea 2017

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA