Tolosako Udalak 30 urtez azpiko zazpi gazte kontratatuko ditu, urtebeterako

Tolosako Udala
2024/09/16 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Hiru administrari eta lau teknikari kontratatuko ditu udalak, urtebeterako.

  • Lanbidek dagoeneko argitaratu ditu lan eskaintza horietako batzuk, eta datozen egunotan argitaratuko ditu gainerakoak; izen ematea Lanbiden egin behar da.

 

Tolosako Udalak 16 eta 30 urte bitarteko zazpi gazte kontratatuko ditu, onura publikoko edo interes sozialeko eginkizunetarako. Helburua da gazteentzako lan aukerak areagotzea. 

Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan administrazio publikoetan lehen esperientzia profesionala izateko Programak diruz lagundutako kontratazioak dira.

Praktikaldiko kontratuak izango dira guztiak, lanaldi osokoak eta urtebeteko eperako. Hiru administrari eta lau teknikari lanpostu dira. Lanbidek dagoeneko argitaratu ditu lan eskaintza horietako batzuk, eta datozen egunotan argitaratuko ditu gainerakoak.

  • Administrari laguntzailea
    Administrazioan euskararen erabilera hobetzeko kanpainarako laguntzailea izango da. Euskara Sailaren administrazio lanak planifikatu eta antolatu beharko ditu, Euskara eta Hezkuntza Sailak ezarritako helburuekin bat eginda.
    Titulazioa: LHko administrari titulua, Goi mailakoa

  • Arreta azkarreko harreragilea
    Udalera jotzen duten herritarren harrera antolatu beharko du eta, ahal den neurrian, izapide azkarrei erantzuna eman: informazio orokorra ematea, inprimakiak banatzea, izapide automatizatuak makinan egiten laguntzea eta horien erabilera sustatzea, eta, orokorrean, UDATEko funtzionarioei eduki digitalekin laguntza ematea. 
    Titulazioa: LHko administrari titulua, Goi mailakoa

  • Berdintasun saileko administraria
    Hauek dira betekizunak: Berdintasun Saileko erabakiak eta jarduerak eguneratzeaz eta argitaratzeaz arduratzea; espediente eta izapideen ondoriozko administrazio- eta jarraipen-lanak egitea; dirulaguntzen onuradunei dagokien dokumentazioa eskatzea; eragileei eta herritarrei administrazio-prozeduretan aholkatzea eta laguntzea; eta Sailaren administrazio lanak planifikatu eta antolatzea. Baloratuko da Tolosaldeko Mugimendu Feministak eta Berdintasun Sailak sustatutako jarduerak ezagutzea. 
    Titulazioa: LHko administrari titulua, Goi mailakoa

  • Erdi mailako modernizazio teknikaria
    Udal administrazio prozeduren barne txantiloiak, eskaera orriak eta kanpo txantiloiak egokitu beharko ditu aurrez finkatutako irizpideen arabera. Horrez gain, administrazio elektronikoaren instrumentuak (egoitza elektronikoa, espediente kudeatzailea, webguneaa...) eguneratuta mantentzen eta udaleko prozeduretan administrazio elektronikoa ezartzeko proiektuak garatzen lagunduko du.
    Titulazioa: Gradua (enpresa ikasketetan, zuzenbidean, administrazio publikoan...)

  • Partaidetza eta Gobernantzarako teknikaria
    Tolosako Udalaren 2023-2027 agintaldi-planeko gobernantza kooperatiboarekin eta gardentasun eta informazioarekin, lotutako ildo estrategikoetako batzuk garatzeko laguntza emango du: Auzoen Mahaia, auzotarren parte hartzearen koordinazioa proposamena jasotzea eta Decidim plataformaren bidez horiek kudeatzea.
    Titulazioa: Gradua (antropologia sozialean, soziologian...)

  • Administrazio Orokorreko teknikaria
    Jarduera sailkatuen lizentziaren mendeko jarduera eta instalazioen erregistroa osatu, aldez aurreko jakinarazpena behar duten jarduera eta instalazioen erregistroa osatu, eta hirigintza-hitzarmenen erregistro bat egin beharko ditu.
    Titulazioa: Zuzenbidean Gradua edo baliokidea.

  • Geografia informaziorako sistemen teknikaria
    Hirigintza sailburuaren pean kokatzen da, besteak beste, ondorengo lanak egiteko: udal webgunean GIS bisoreak ematen dituen adierazleak lantzea: HAPO, Hirigintza, Ingurumena, Mugikortasuna, Udalmap, Katastroa, Sigpac, Argiteria, Hiri-altzariak eta Zerbitzu orokorrei buruzko informazioa eguneratzea.
    Titulazioa: Gradua (ingeniaritzan, arkitekturan edo arkitektura teknikoan)

Bete beharreko baldintzak

Lanpostuetarako eskaera egin ahal izateko, honakoak dira bete beharreko baldintzak:

  • 16 urte baino gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.

  • Euskarazko C1 maila

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile izatea, alta egoeran, eta bete behar den lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izatea.

  • Praktiketako lan-kontraturako baldintzak betetzea.

Baloratuko da, Tolosakoa edota Tolosaldekoa izatea.

Eskaera nola egin

Interesdunek eta baldintzak betetzen dituztenek, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bitartez izapidetu beharko dute eskaera: www.lanbide.euskadi.eus.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA