Tolosaldeak industria 4.0 bultzatzea aldeko apustua egin eta ingurugiro eta gizarte eraldaketa proposatzen ditu

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/03/14 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Tolosaldea garatzen, tolosaldeko garapen agentziak 2018-2015 plan estrategikoa aurkeztu du gaur, eskualdeko enpresa, gizarte eta erakundeetako eragileen aurrean.
  • Jardunaldia Tolosaldeko balore, erronka eta konpromisoen gutunaren sinadurarekin amaitu da, eskualdeko eragile sozial, enpresarial eta instituzionalek planaren helburuekin bat egiten dutela irudikatuz.

Eskualdeko erakundetako 40 ordezkari inguru gerturatu dira Apatta Industrigunean kokatzen den LEHIBERRI Zentrora, Planaren lan ildoak eta ekimenak ezagutu eta babestera.

Tolosaldea Garatzeneko lehendakari eta Tolosako alkate den Olatz Peon Ormazabalek eta Ainhoa Aizpuruk, Gipuzkoako Foru aldundiko ekonomia sustapen, landa-garapen eta lurralde orekako diputatua eman diote irekiera ekitaldiari. Eskualdeko alkate eta zinegotziak, inguruko enpresa eta erakundeetako ordezkariak ere gerturatu dira.

Tolosaldea Garatzen garapen agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuko plana izan da eta bere garapenerako NAIDER tokiko eta lurraldeko eraldaketa prozesuetan aditua den aholkularitza etxearen laguntza izan dute. Prozesuan zehar  gizarte eta enpresa arloko 150 pertsona baino gehiakok hartu du parte, talde lan eta galdetegien bitartez.

Hiru lan lerrotan oinarritzen da plana. Arlo ekonomikoan, industria 4.0, garapen teknologikoa eta enpresa berrien sorrera dira ardatz. Ingurumen arloan, Natura, efizientzia energetikoa eta mugikortasun eredu berri baten inguruko ekimenak zabaltzen dira. Horietako baten adibide izango litzateke N-1 errepidean dauden udalerrien naturalizazio prozesu baten bitartez, ingurumen inpaktua gutxitzea. Eta azkenik, gizarte arloan, eskualde elkartuago, eko-arduratsugo eta konektuago baten bila, bizikidetza baloreak sustatzea du oinarri. Besteak beste, eskualdeak euskararekiko duen konpromisoa bereziki nabarmentzen du, bizitzaren arlo guztietan euskaraz bizi ahal izan gaitezen.

Planak barneratzen dituen balore eta konpromiso guztiak “Tolosaldeko Baloreen, Erronkek eta Konpromisoen Gutunean” jasotzen dira eta gaurko ekitaldira gerturatutako eragileek sinatu dute ekitaldiaren amaieran. Gutuna, planaren garapenerako eta eskualdearen etorkizunera bidean, lankidetza, ingurumenarekiko ardura eta inklusioa bezalako baloreak txertatzeko tresna izatea nahi da.

Prozesuaren bidean sortu diren material guztiak, eskualdeko errealitatearen diagnosia eta plan estategikoa Tolosaldea Garatzenen webgunean daude eskuragarri (www.tolosaldeagaratzen.eus). Erantsita Plan Estrategikoa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA