Udalak Tolosako enpresen lehiakortasuna sustatzeko diru-laguntza lerroa sortu du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/04 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Zientzia eta teknologien alorreko 50 langiletik beherako enpresei dago zuzendua. Irailean zabalduko da proiektuak aurkezteko epea.

  • Olatz Peon Ormazabal alkatea: “beharrezkoa da berrikuntza sustatzea enpresetan: garapenari heltzea ikerketaren bitartez, I+G-a, soluzio berri bezain eraginkorrei bidea emango dieten proiektuak sortuz”.

Tolosan eta Apatta-Errekako industriagunean kokatuta dauden 50 langilez beherako industria enpresen jarduera sustatuko du Udalak lehiakortasun jarduerak lagunduz. Horretarako Enpresen Lehiakortasunerako diru-laguntzaren Ordenantza sortu da. Helburu da bertako enpresen berrikuntza babestu, bultzatu eta indartzea.

Tolosako ekonomiaren motorra da sektore industriala, enplegu sortzaile nagusia. Gehienbat, enpresa txiki eta ertainek osatua: 50 langiletik beherakoak, eta metal-mekanika arloari lotuak, non enpresa handiagoei eskaintzen dieten zerbitzua azpikontratista eran.

Premisa horrekin garatu da diru-laguntza lerro berri hau. Zientzia eta Teknologien alorrak lehenetsiko dira: biozientzia, osasuna, energia, fabrikazio aurreratua, elikadura, ekosistemak, giza habitata eta industria kultural, sortzaile eta digitalak. Eskatzaile bakoitzari emango zaion diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa ezingo da izan proiektuarn kostuaren %75 baino gehiago, ezta 3.000 eurotik gorakoa ere. Norgehiakoa bidez esleituko dira eta Udaleko Garapen Ekonomikoaren saila arduratuko da prozesuaz.

Olatz Peon Ormazabal alkateak adierazi eran, industria-jardueren lehiakortasunari balio erantsi handiko zerbitzu eta produktuekin eutsi ahal izateko, beharrezkoa da berrikuntza sustatzea enpresetan: “garapenari heltzea ikerketaren bitartez, I+G-a, soluzio berri bezain eraginkorrei bidea emango dieten proiektuak sortuz. Bide horretan garrantzitsu zaigu hezkuntza, Lanbide Heziketak dakarren ezinbesteko jakintza eta gaitasuna, etorkizuneko langileen prestakuntza”. Nabarmendu du, Industriaren gaineko eskumena Eusko Jaurlaritzarena izanagatik ere, Udalak eman dituela enpresa hauei begirako pausu ugari, tartean, Bertako Enpresen I. Eguna, eta ale berri bat dela hau Udal Gobernuak garapen ekonomikoarekiko duen apustu irmoan.

Irailean zabalduko da proiektuak aurkezteko epea. Ordenantza www.tolosa.eus-en kontsulta daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA