VI. Lanbide Heziketa Azoka, apirilaren 23an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/04/21 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Indarrean dauden neurriak jarraituta antolatu da eta zorrotz errespetatuko dira babes neurriak eta ikasle burbuilak.

  • Lanbide Heziketaren sustapenerako, Udalak Inmakulada Lanbide Ikastolarekin sinatuta duen hitzarmenaren baitan kokatzen da azoka honen antolakuntza.

 

 

2015. urtean antolatu zen lehen aldiz Tolosaldeko Lanbide Heziketaren topaketa Tolosan, lanbide heziketa balioan jartzeko, Tolosa eta tolosaldean dagoen kalitatezko eskaintza zabala eta anitza ezagutzera emateko eta enpresa, erakunde, zentro eta ikasleen arteko hartu-emana eta sinergiak sustatzeko.

Lehen urte hartan, zentroek beren ateak ireki zituzten eta interesdunek instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten. 2016. urtean azoka itxura hartu zuen lehen topaketa hark eta geroztik, 2017, 2018 eta 2019an 2 eguneko azoka formatuan ospatu da, Lanbide Heziketa zentroek antolatuta, Tolosako Udalaren laguntza ekonomikoarekin.

2020. urtean koronabirusaren ondorioz, azokaren formatua aldatu egin behar izan zen eta esparru fisikotik esparru birtualera pasa zen. Aurten berriz, antolatzaileek, azoka formatuari eutsi diote berriz ere, egungo egoerara egokituta eta indarrean dauden neurriak jarraituta.

 

Aurretiazko zitarekin, bisita gidatua postuetan barrena

Azoka DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago eta helburu nagusiak dira Tolosaldeko Lanbide Heziketako ikastetxeen eskaintza kaleratu eta gizarteratzea, esperientziak partekatzea eta emakumeen parte hartzea eta presentzia bultzatzea.

Aurten azoka egun bakarrean egingo da, 9:00etatik 14:00etara. Ikastalde bakoitza dagokion arduradunarekin joango da aurretiazko hitzorduarekin eta lanbide azokako kide batek azokako postuetan barrena gidatuko du taldea, azalpenak emanez.

Ondorengo lanbide heziketa espezialitateen berri emango da azokan:

1. TOLOSALDEA LHII:

  • Administrazioa

  • Elektrizitatea

  • Informatika

  • Fabrikazio mekanikoa

  • Mantentzea

  • Merkataritza

  • Mekatronika

  • Soldadura

  • Jarduera fisikoa eta kirola

2. INMAKULADA L.H. IKASTOLA

  • Osasungintza

  • Gizartea

3. FRAISORO ESKOLA

  • Nekazaritza

  • Abeltzaintza

  • Loragintza

  • Basogintza

  • Natur ingurunearen kudeaketa.

4. DON BOSCO LHII

  • Kimika

5. PEÑASKAL KOOPERATIBA

  • Elementu Metalikoen Fabrikazioa

  • Sukaldaritza eta Jatetxe-arloak

Lanbide Heziketaren aldeko apustua

Lanbide Heziketaren sustapenerako, Udalak eta, Lanbide heziketa zentro guztien ordezkaritzan, Inmakulada Lanbide Ikastolak sinatuta duen hitzarmenaren baitan kokatzen da azoka honen antolakuntza. Hitzarmenak helburu du baita ere, lankidetza esparrua egonkortzea.

Udalak balioan jarri nahi du eta eskertu, ikastetxe guztiek azoka antolatzeko egindako lana eta ahalegina.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA