Zibersegurtasunaren inguruko bigarren jardunaldia Emari Coworking gunean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/10/27 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Uztailaren 7an egin zen lehena eta azaroaren 3an egingo da hurrengoa.

  • Enpresei zuzendutako jardunaldia izango da, eta plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman behar da enplegua@tolosa.eus helbidera mezu bat bidaliz.

 

 

Emari Coworking gunea Tolosako hiri ekonomia indartzeko eta ekintzaileek euren proiektuak aurrera ateratzeko espazioa da, eta Udalak formakuntza saioak ere antolatzen ditu bertan, inguruko enpresentzat baliagarriak diren gaiak lantzeko, haien lehiakortasuna garatzen laguntzeko helburuarekin.

Uztailean egin zen zibersegurtasunaren alorreko lehen jardunaldia, eta orain, azaroaren 3an bigarrena egingo da 9:30etatik 11:30etara Emari Coworking gunean, ZIUR Fundazioaren eskutik. Jardunaldia enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago eta helburu du bertako enpresa eta industriari zibersegurtasunaren alorra garatzeko aukerak ematea. Ekintzaileek ere parte har dezakete.

ZIUR Fundazioko kideek emango dute jardunaldia. Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da ZIUR, eta enpresa industrialei zibersegurtasunaren alorra indartzen laguntzea du xede, haien lehiakortasuna bultzatzeko.

Sareko sarbidea nola sekurizatu landuko da

Jardunaldian norbere sareko sarbidea nola sekurizatu landuko da, telelanari dagokionean eta baita hornitzaileen urruneko sarbideari dagokionez. Zibersegurtasunaren autodiagnostikorako tresna eta baliabideak ere izango dira hizpide. Helburua da Ziur Fundazioaren jarduna enpresei ezagutaraztea, telelanaren eta hornitzaileen sarbidearen arloan izan daitezkeen estrategien berri ematea enpresei eta enpresek zibersegurtasun industrialean sakontzeko duten interesa ezagutzea.

Gai honetan interesa duten eskualdeko enpresen ordezkariek har dezakete parte, hala nola, kudeatzaileek, IT zuzendariek edo produkzio zuzendariek. Eta, noski, ekintzaileek ere izena eman dezakete.

Plazak mugatuak direnez, aurrez izena eman behar da enplegua@tolosa.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA