Zibersegurtasunaren inguruko jardunaldi berriak Emari Coworking espazioan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/31 | Garapen Ekonomikoa eta Enplegua
  • Enpresei zuzenduta, lehena apirilaren 7an izango da, 9:30etatik 10:30etara Emari Coworking espazioa kokatzen den Oriaburu eraikineko beheko solairuan.

  • Parte hartzea doakoa da eta izena emateko nahikoa da enplegua@tolosa.eus helbidera mezu bat bidaltzea.

 

Tolosan Oriaburu eraikina da hiri ekonomiaren eta ekintzailetasunaren erreferentziazko gunea. Hori horrela, Tolosako Udalak inguruko ekintzaileen eta enpresen lehiakortasuna garatzen laguntzeko baliagarriak izan daitezkeen saioak antolatzen dihardu bertan.

Duela astebete, II. EKIN Ekintzailetza Jardunaldien baitan, ekintzaileei bideratutako hitzaldiak egin ziren Coworking gunean, ekintzaileen arteko harremanak sustatzeko eta ekintzaile berriei gidaritza emateko helburuarekin. Apirilaren 7an, berriz, zibersegurtasunaren inguruko aurtengo lehen jardunaldia hartuko du Emari Coworking-ek. 2021ean bi jardunaldi egin ziren Emarin zibersegurtasunaren alorrean, eta aurten lanketa horri jarraipena ematea da asmoa.

Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko (ZIUR) kideek emango dute jardunaldia apirilaren 7an, 9:30etatik 10:30etara. Parte hartzea doakoa da eta izena emateko mezu bat bidali behar da enplegua@tolosa.eus helbidera. Jardunaldia enpresei zuzenduta dago bereziki, helburu baitu inguruko enpresei zibersegurtasunaren alorra indartzen laguntzea, haien lehiakortasuna bultzatzeko.

OT sareen segmentazioa eta merkatuak eskaintzen dituen tresna erabilienak hizpide

Apirilaren 7ko saioan OT sareen segmentazioan funtsezkoak diren kontzeptuak aurkeztu eta funtsezko merkatu-tresnak aipatuko dira. Solasaldirako tartea ere egongo da, parte hartzen duten enpresetako kideen artean esperientziak eta erronkak partekatzeko.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA