Etxebizitza hutsen inguruko azterketa egiten ari da udala

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/10/30 | Etxebizitza
  • Helburua da etxebizitza hutsen eta horien egoeraren eta herritarren etxebizitza beharren inguruko azterketa egitea, etxebizitza hutsen merkaturatzea sustatzeko eta etxebizitzak birgaitzeko udalak martxan duen programa atzemandako beharretara egokitzeko ahalik eta etxebizitza gehien alokairuan jar daitezen

  • Azterketa hori egiteko enpresa bat kontratatu da eta azaroan bisitak eta elkarrizketak egiteari ekingo diote

 

Tolosa Udalak etxebizitza hutsen eta etxebizitza beharren inguruko diagnosia egiten ari da. Horretarako enpresa bat kontratatu da eta azterketa horren baitan, azaroan, bisitak eta elkarrizketak egingo dituzte jakiteko zergatik ez diren merkaturatzen aipatu etxebizitzak.

Azterketa honen helburu nagusia da etxebizitza hutsak merkaturatzeko lan lerro berriak definitzea, ahalik eta etxebizitza gehien alokairura bideratzeko asmoz. Azterketa honen baitan, kokatzen dira, baita ere etxebizitzak birgaitzeko programak. Alkateak azaldu duenez, “alokairua sustatzea, etxebizitza alorrean ezarria dugun helburu nagusienetarikoa da, bereziki, herriko gazteei begira, bertan bizitzeko eta emantzipatzeko aukera eskaini behar baitiegu; hori dela eta, beharrezkoa iruditu zaigu, jada martxan ditugun etxebizitzak birgaitzeko programa egokitze aldera, ahalik eta etxebizitza gehien merkaturatu daitezen, azterketa bat egitea, horrela ikuspegi zabalago eta askoz ere zehatzagoa izango baitugu, izan ere, azterketa honek ez digu bakarrik esango zenbat etxebizitza huts erreal dauden Tolosan, baizik eta etxebizitza horiek zein egoeratan dauden eta herritarrek zein etxebizitza behar dituzten ere” adierazi du Olatz Peon Ormazabalek.

Lehenik eta behin etxebizitza hutsen inbentarioa egingo da benetan hutsik daudenak identifikatzeko. Hutsik dauden etxebizitza kopurua zehaztetik haratago, etxebizitza huts horiek zein egoeratan dauden ere aztertuko da irisgarritasunari edota eraikinen ikuskaritza teknikoari dagokionean.

Halaber, inguru soziodemografikoaren azterketa ere egingo da etxebizitza beharrak aztertu eta etxebizitza eskatzaileen profila ezagutzeko: errenta, jatorria, adina, sexua, egoera zibila, lanbidea... eta berean, jabeek etxebizitza huts horiek zergatik ez dituzten alokairuan jarri edota merkaturatu ezagutzeko etxebizitzetako jabeekin zuzeneko elkarrizketak egingo ditu enpresak eta bisitak egiteari ekingo diote datorren astetik aurrera. Auzokideekin ere hitz egingo da eta ondoren, inkesta bat ere helaraziko zaie jabeei.

Informazio guzti horrekin, lan lerro berriak definitu eta udal politikak zehaztuko dira eta udalak jada martxan duen etxebizitzak hutsak birgaitzeko programa berregokituko da atzemandako beharrei erantzun egokiagoa emateko eta bereziki, ahalik eta etxebizitza kopururik handiena alokairuan jartzea lortzeko. Modu honetara, tolosarrei eta bereziki gazteei, alokairu esparruan aukera berriak eskaini ahal izango zaizkie.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA