Hilerrira joateko Hiribusaren zerbitzu berezia, larunbatean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/10/29 | Udaltzaingoa, Herritarren Segurtasuna, Mugikortasuna eta Garraioa
  • Egunean zehar bederatzi zerbitzu eskainiko dira, 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:45erako tartean.

Larunbatean, azaroak 1, santu guztien eguna, autobus zerbitzu berezia eskainiko du Tolosako Udalak hilerrirako joan-etorria errazteko. Egun osoan zehar bederatzi zerbitzu izango dira, goizean 09:00etatik 13:15era eta arratsaldean 15:00etatik 18:45era.

Autobusa Musika Eskolatik abiatuko da eta ohiko ibilbidea jarraituko du. San Blasen, ordea, zerbitzu guztietan hilerriraino igoko da. Hauxe izango da egun horretako ordutegia:

 

 

Hilerrian aparkatzeko jarraibideak

Hilerriaren inguruan trafiko arazoak ekidin eta zirkulazioa hobetzeko jarraibideak eman ditu Udaltzaingoak. Hilerrira doan maldaren eskuinean ezingo da aparkatu, hiribusa bertaraino iristea ez oztopatzeko. Beheranzko noranzkoan, espaloira itsatsita aparkatu ahal izango da. Horretarako, hilerriraino igo beharko da, eta seinaleekin sortuko den biribilgunean itzulia eman. Udaltzaingoak gidarien laguntza eta trafiko arauak errespetatzea eskatu du, arazoak saihesteko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA